08/02/2024
with .repost
・・・
MUNDUARI BEGIRATZEKO
Martxoak 13, 19:30, Arriaga Antzokia
18€ (Lorazaina 15€)
“Euskara, Euskal Herria, agian, zaharregia, txikiegia dela gaur egungo
garaietarako, baina azken finean, euskaldunok munduari begiratzeko
modu jakin bat eskeintzen dugu, bizitzeko eta sentitzeko modu bat” dio
Kirmen Uribe idazleak.
New Yorken hasi zen bidaia artistikoa orain dela 20 urte. Sagar Handia euskaraz mintzo zen bost sortzaile garaikideren eskutik. Euskal kulturaren hainbat eremutan lanean ari ziren: poesian, kantagintzan, zineman, rock alternatiboan eta ilustrazioan. Bi harmada igaro dira
Kirmen Uribe, MIkel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverde batu zirela eta “Zaharregia, txikiegia agian” kontzertuak eta disko-liburua plazaratu zirenetik.
Itzuli dira. “Mundua begiratzeko modu bat” gaurkotu dute. Diziplina artistiko uztartze zirraragarria berriro eszenan izango da. Kirmen Uriberen poemak, Mikel Urdangarin eta Rafa Ruedaren kanta eta musikak eta Mikel Valverderen irudiak. Tamalez, Bingen Mendizabalek ezin izango du eszenatoki gainean gurekin ospatuko. “Ez onena agian, ez ederrena agian” kantatuko diote gure hizkuntzari eta eguneratuko dugu sormenaren konpromisoa. Mugarri bat izan zena mugarri izatera dator, berriro ere.
uribe