Antxeta Irratia

Antxeta Irratia Hendaian kokatutako irrati komunitarioa, Euskal Irratiak sarearen partaide.
📻 90.5fm eta 89.7fm.

Hendaian kokatutako irrati komunitarioa Euskal Irratiak sarearen parte hartzailea. 90.5fm edo 89.7fm uhinetan entzungai.

16/12/2024

Bidasoa Atletiko Taldeak Gabonetako Krosa ospatu zuen pasa den larunbaten bere hamargarren urteurrenean. Betty Urruty eta Alexander Oiarbide izan ziren korrikalaririk azkarrenak, inoizko partehartze handiena izan duen edizioan.

16/12/2024

Talde horiak 32-27ko markagailuarekin irabazi zion Recoletas Atletico Valladolid-i, urtea bukatu baino lehen jokoan dauden sei puntuetatik bi poltsikoratuta.

Adur eta Gorka Bereziartuaren   Salba Dezagun Kalejira" haurrentzako ipuina aurkezten ari dira Hondarribiko Udala|ren  |...
14/12/2024

Adur eta Gorka Bereziartuaren Salba Dezagun Kalejira" haurrentzako ipuina aurkezten ari dira Hondarribiko Udala|ren |n. Antxeta Irratia|k lagunduta, eta Blagan|en eskutik hainbat liburu eta diska aurkezpen jasotzen ditu azokak gaurkoan. Itziar ituño|ren taldearekin diskoa ere pasako da Arrantzale Auzoko txokotik.

Hondarribiko Liburutegia Hondarribia Kultura
Hondarribian Euskaraz

13/12/2024

2025eko ekainaren 30ean lehen aldiz desfilatzeko helburuarekin Meaka konpainia aurkeztu dute

|go antzinako lau auzo zaharrenetarikoa bada ere, aspaldian askoren ahotan zebilen |n konpainia sortzeko beharra. Uztailan lanean hasi ziren, eta ehun lagun baino gehiagok baiezkoa eman zutenez, irailan sortu zuten.

Gonbidapena luzatu dute haiekin bat egiteko:
[email protected] eta Facebook eta Instagram kontuetan haiekin batzeko.
https://www.facebook.com/profile.php?id=61562006282041

🏫 Irungo zazpi eskoletako 60 eko-ordezkarik Agenda 2030 programari ekin diote udaletxean3.500 ikasle inguruk hartuko dut...
13/12/2024

🏫 Irungo zazpi eskoletako 60 eko-ordezkarik Agenda 2030 programari ekin diote udaletxean

3.500 ikasle inguruk hartuko dute parte, Garapen Jasangarriko 12. Helburua landuz, eta ikasturte bukaeran Udal Foroan aurkeztuko dituzte egindako lanaren emaitzak

Irungo eskoletako 60 eko-ordezkarik bilera batean parte hartu zuten ostegunean udaletxean, Hiri Garapenerako ordezkari Borja Olazabalekin batera Agenda 2030 programari abiada emateko. Aurten 3.500 ikasle inguruk hartuko dute parte, Garapen Jasangarriko 12. Helburua landuz, eta ikasturte bukaeran Uda...

🏰Estatuak XVII. mendeko Ramery jauregi-etxea udal ekipamenduetarako lagatu dio Hondarribiko herriari486 metro koadroko o...
13/12/2024

🏰Estatuak XVII. mendeko Ramery jauregi-etxea udal ekipamenduetarako lagatu dio Hondarribiko herriari

486 metro koadroko ondare izaera duen eraikinean, udal-instalazioak handitzeko lanetan hasiko dira lehenbailehen

Lagapenaren akordioa izenpetu berri dute Espainiar Estatuko Ekonomia eta Ogasun ordezkari Javier Herrerok eta Igor Enparan alkateek. 486 metro koadroko ondare izaera duen eraikinean, udal-instalazioak handitzeko lanetan hasiko dira lehenbailehen, Alde Zaharra biziberritzeko balioko duen herritarrei....

🎄 Animazio anitz asteburuan Urruñako Eguberriko AzokanOlentzeroren aurkezpenarekin ekingo diote 18:00etan, eta postuetan...
13/12/2024

🎄 Animazio anitz asteburuan Urruñako Eguberriko Azokan

Olentzeroren aurkezpenarekin ekingo diote 18:00etan, eta postuetan erosketak egiteko aukera izateaz gain, animazioak antolatu dituzte Hiri Barnean

Eguberriko Merkatua ospatuko dute asteburu honetan Urruñan. Olentzeroren aurkezpenarekin ekingo diote 18:00etan, baina asteburu osoan zehar postuetan erosketak egiteko aukera emateaz gain animazio anitz antolatu dituzte Hiri Barnean.

🏠 Gaztetxe bat «amesteko» hilabete bat du Bidasoako Gazte Langileon AsanbladakErtzaintzak bi gazte identifikatu zituen I...
13/12/2024

🏠 Gaztetxe bat «amesteko» hilabete bat du Bidasoako Gazte Langileon Asanbladak

Ertzaintzak bi gazte identifikatu zituen Irungo Eguzkitza kaleko lokala okupatu eta gero, baina urtarrilaren 15ean egingo den epaiketaren esperoan, bertan egon daitezke

Ertzaintzak bi gazte identifikatu zituen Irungo Eguzkitza kaleko lokala okupatu eta gero, baina urtarrilaren 15ean egingo den epaiketaren esperoan, bertan egon daitezke. 15 urte hutsik daraman lokalaren jabeei haien asmoen berri eman diete. Moskun kokatua, auzoak galdu duen bizitza berreskuratzeko a...

🗣 «Sukaldatu dezakegu, baina gehiegi sukaldatzen bada erre daiteke! 30 urte ondoren ezin ditugu beste 10 galdu gauza ber...
13/12/2024

🗣 «Sukaldatu dezakegu, baina gehiegi sukaldatzen bada erre daiteke! 30 urte ondoren ezin ditugu beste 10 galdu gauza berari bueltaka elkarrizketan»

Garoa Lekuona Izeta EH Bildu Hondarribia udal taldeko bozeramailea “Alardeaz Blagan” podcastean

Joan den irailaren 8an alkatearen ebazpenak Jaizkibel konpainia herrian bat gehiago dela aitortzea ekarri badu ere, «eskubide eta obligazio berdinekin», alardeko konpainiei Berdintasun Legea betearazteko beharra ikusten du Garoa Lekuonak. Konponbiderako «ausardia eta elkarrizketa&r...

13/12/2024

Real Unionek Arenteiro bisitatuko du larunbat honetan, abenduaren 14an, 17:30ean. Bilbao Athleticen kontrako partiduaren antzekoa planteatuko dute O Carballiñon ere garaipena eskuratzen saiatzeko.

🗣 «Geroz eta gehiago dira ez direnak guztiz gustora sentitzen alardean. Jaiak pozten gaitu, ilusioz bizi dugu, baina min...
12/12/2024

🗣 «Geroz eta gehiago dira ez direnak guztiz gustora sentitzen alardean. Jaiak pozten gaitu, ilusioz bizi dugu, baina mina eta frustrazioa hor dago»

Alardeaz Blagan podcastean Nahiara Goikoetxea solasean izan da, Sainduako kidea

«Inor epaitu gabe eta herritar guztiak ahalik eta gustoen sentitzeko bidea zein izan daitekeen pentsatuz» sortu zuten zenbait herritarrek Saindua proposamena duela bi urte. Nahiara Goikoetxea lehen bospasei herritar horietariko bat izan zen «herrian gertatzen dena benetan mingarria...

🟣 Sexu-abusuengatik urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du fiskaltzak Irungo irakasle batentzatIrakaslearentzat sei ...
12/12/2024

🟣 Sexu-abusuengatik urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du fiskaltzak Irungo irakasle batentzat

Irakaslearentzat sei urteko inhabilitazioa ere eskatu dute Gipuzkoako Auzitegian amaitu berri den epaiketan

Irakaslearentzat sei urteko inhabilitazioa ere eskatu dute Gipuzkoako Auzitegian amaitu berri den epaiketan. Txingudi Ikastolan 2016/2017 ikasturtean 12 urteko neskato batetaz sexualki abusatu izana leporatzen diote, eta akusazio guztiak ukatu eta absoluzioa galdegin du akusatuak. Biktimak 2021ean s...

🎭Pontx pailazoa Hendaiarat heldu da larunbatean "Denak plazara" ikusgarriarekinAbenduaren 14an (16:30) Hendaiako Antton ...
12/12/2024

🎭Pontx pailazoa Hendaiarat heldu da larunbatean "Denak plazara" ikusgarriarekin

Abenduaren 14an (16:30) Hendaiako Antton Abadia aretoan aurkeztuko du. «Ikusgarria berria da zentzu guztietan» dio, eta diska ere kaleratu du, abestiak berak propio sortuak

Ile berde, sudur gorri, Pontx pailazo alaia, bihurri, kantari eta dantzaria Joanes Echevesterekin batera handitu da. 2016ean 12 urte zituela sortu zuen pertsonaia, eta 2023an "Gelara" ikusgarriaren ondotik, artista saratarrak bere bigarren ikusgarria "Denak plazara" estreinatu zuen azaroan. Abenduar...

🏠 Portuarraken historia eta auzoaren bilakaera ezagutzeko saioa antolatu du Arma PlazakEzagutu Zure Hiria ekimenak Portu...
12/12/2024

🏠 Portuarraken historia eta auzoaren bilakaera ezagutzeko saioa antolatu du Arma Plazak

Ezagutu Zure Hiria ekimenak Portua auzoaren historia, arkitektura eta bizimoduen garapena sakonean ezagutzeko saioa proposatzen du abenduaren 13an eta 14an

Arma Plaza Fundazioaren Ezagutu Zure Hiria ekimenak Portua auzoaren historia, arkitektura eta bizimoduen garapena sakonean ezagutzeko saioa proposatzen du abenduaren 13an eta 14an. Orain arte sakonki aztertu ez den marinel eta arrantzale auzoaren historia hobeto ezagutzeko aukera eman nahi dute Arit...

12/12/2024

Lehen itzulia bukatzeko, hiru neurketa gelditzen zaizkio Bidasoa Iruni. Horietako lehena ortzirale honetan, abenduaren 13an, Artalekun Recoletas Atletico Valladolid taldearen kontra (20:45). Bidasotarrek garaipena eskuratu nahi du, Espainiako Koparako aurkari zuzena den taldea alde batera uzteko.

🗣«Positiboa da "aski da!" esateko eragile anitzak batu izana, euskara aniztasun horretan Irunen josketa lana egin dezake...
11/12/2024

🗣«Positiboa da "aski da!" esateko eragile anitzak batu izana, euskara aniztasun horretan Irunen josketa lana egin dezakeen tresna baita»

Gabonetako ekitaldian euskararen presentzia mugatua ez da udalaren jardunean zerbait berria EH Bildu Irunen ustez

Gabonetako argiak pizteko ekitaldian euskararen presentzia mugatua ez da udalaren jardunean zerbait berria Irungo EH Bilduren ustetan. Oihana Brionesek hilabeteak daramazki udal gobernuari euskararen aldeko jokaera garbia erakuts dezan eskatuz, eta orain herri eragileen "Aski Da!" adierazpenaren aur...

🗣«Espazio itxi horietan hitz egiten zena bilakatu da polemikaren fokua, agian sukalde lanaren epea bukatu da eta jendart...
11/12/2024

🗣«Espazio itxi horietan hitz egiten zena bilakatu da polemikaren fokua, agian sukalde lanaren epea bukatu da eta jendartekoari eman behar zaio lekua»

Estitxu Urtizberea Abotsanitz udal taldeko bozeramailea, Alardeaz Blagan podcastean

Irailaren 8an aurten «ez da istilurik egon, baina mugimendu tektonikoak eman dira herrian, gauzak gertatu dira» dio Abotsanitz udal taldeko bozeramaleak. Estitxu Urtizbereak Alardeaz Blagan podcastean aditzera eman duenez, eztabaida eraikigarria beharrezkoa da, «gizartearen transfo...

Adresse

18, Lekueder Karrika (Intzura-Le Joncaux Industrigunea)
Hendaye
64700

Téléphone

+33559483665

Notifications

Soyez le premier à savoir et laissez-nous vous envoyer un courriel lorsque Antxeta Irratia publie des nouvelles et des promotions. Votre adresse e-mail ne sera pas utilisée à d'autres fins, et vous pouvez vous désabonner à tout moment.

Contacter L'entreprise

Envoyer un message à Antxeta Irratia:

Partager

Antxeta Irratia

2001. urteko otsailan piztu nintzen. Hilabeteetako inurri lanaren ostean, uhinetarako atea zabaldu zidaten Entzun Ikus eta Pausumedia elkarteek. Komunikabide ugariko eskualdera egin nuen jauzi. Nekeza izan zen lekua lortzea bertan. Banuen antza berezitasun bat. Erdaraz lan egiten zuten denek, eta nik aldiz euskaraz. Horretarako sortu baininduten. Behe Bidasoa eskualdeko euskaldunei, tokiko informazioa euskaraz helarazteko. Irun, Hendaia, Urruña, Hondarribia eta Biriatu biltzen dituen eskualdea, egunetik egunera pittin bat gehiago euskalduntzeko.

Nire izaerak ere ezberdintzen nau komunikabide arruntetatik. Elkartea bainaiz. Irrati komunitarioa. Komunitatearekin eta komunitatearentzat egiten dut lan egunerokoan. Lapurdi eta Gipuzkoa batzen ditut, ezkarai eta atakarik gabeko teilatupean. Librea da sarrera, eta askea irteera. Sartu eta atera ibiltzen dira eskualdeko bizilagunak. Adierazpen askatasun eskubidea eta komunikazioaren demokratizazioa praktikara eramaten. Oinarrizko giza eskubideak errespetatzen dituen orori ematen diot hitza. Orotariko diskriminazio ezkor, arrazakeria, xenofobia, sexismo... bazterrean utziz. Hitza, bestelako jendarte eredu baten aldeko borrokan tresna eraginkorra baita.

Norbanako eta eragileen parte hartzeaz gain, sarean ere lan egiten dut. Ipar Euskal Herriko Euskal Irratiak sareko kide naiz, Xiberoko botza, Gure Irratia eta Irulegiko irratiarekin batera. Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoa. Hiru herrialde hauek dira gure eremu naturalak, eta nire bide, Gipuzkoara emaren dugu jauzi txiki bat. Tokiko informazioa eta informazio orokorra uztartzen ditugu lauron artean, beti ere aurrez aipaturiko balore eta ezaugarriak aplikatuz. Ipar Euskal Herrian, euskararen alde lan egiten duen etxe handi bat da Euskal Irratiak sarea. Euskararen alde, hurbileko komunikazioaren alde, komunikazio parte hartzailearen alde... Euskal Herri osoan ere antolatuak gaude Arrosa sarearen bidez. Baita mundu mailan ere AMARC federazioari esker.

Hasierako garaiak politak bezain zailak izan baziren ere, jada badbakit nolakoa naizen eta zertarako sortu ninduten. Badakit zerk mugiarazten nauen eta lanean jarraitzeko konpromiso irmoa dut. Hitzaren bidez, zinezko komunikazio askeari esker bestelako lehio bat zabaltzen dut egunero Behe Bidasoaren zerbitzura. Gure eskualdea eta mundua beste begi batzuekin begiratu eta ulertzeko.


Autres Société de médias/d’actualités à Hendaye

Voir Toutes