txalaparta

txalaparta editorial Txalaparta argitaletxea Editorial Txalaparta Argitaletxea
http://www.txalaparta.eus/

Oldarraldi faxista betean heldu da 'Guillem'. 1993an, faxista talde batek Guillem Agullo gazte valentziarra hil zuen sas...
08/01/2026

Oldarraldi faxista betean heldu da 'Guillem'. 1993an, faxista talde batek Guillem Agullo gazte valentziarra hil zuen sastakada baten ondorioz. 2020an, berriz, Cadenesek gertakizunaren inguruko eleberri dokumentala eman zuen argitara. Euskal Herrian eleberri beltza sustatzeko Baztango Udalak eta Hilbeltza elkarteak antolaturiko (H)ilbeltza bekari esker, euskaraz ere izango dugu aurrerantzean, Amaia Apalauza Ollok egindako itzulpenarekin. Argitalpenaren aurreko asteetan idazlearekin mintzatu ginen eleberriaren ekarpenaz, ikuspegi dokumentalaz eta gorakada faxistaz.

https://www.txalaparta.eus/eu/berriak/uste-dut-batzuetan-literaturak-hobeki-azaltzen-ahal-dituela-errealitatea-eta-gertakizunen-sakontasuna

✨U r t e b e r r i k o   m e z u a✨Urte berriaren atarian, kontu zaharrek gero eta garro gehiago. Faxismoaren mamua dabi...
31/12/2025

✨U r t e b e r r i k o m e z u a✨

Urte berriaren atarian, kontu zaharrek gero eta garro gehiago. Faxismoaren mamua dabilkigu aspalditik inguruan. Otsoaren eta artzain gezurtiaren ipuinean bezala, entzuten ari gara etengabe: “Badatozela!”. Baina, konturatu orduko, sukalderaino sartu zaizkigu, molde berriez mozorroturik: instagramerrak, telebistako kolaboratzaileak edo tradizioaren jantziarekin atondutako alderdiak.

Zeren, ez, faxismoarena jada ez da mamu bat, gure gizartearen gorputzetan haragiztatzen ari baitira. Bolo-bolo ari dira zabaltzen ideia xenofobo eta arrazistak, matxismoa eta queerfobia, indarkeria. Eta horiek guztiek eragina dute geure bizitzetan: herri gisa ukatuak gara, baztertzen gaituzte, probokatu, eraso egiten digute, eta, zenbaitetan, hil ere, 1993an, Guillem Agulló gaztearekin egin bezalaxe.

Horregatik, urtearekin batera, asmo onen eta helburuen zerrenda bat osatu dugu guk ere: gure eskuetan den heinean, faxismoaren gorakadari aurre egiteko ideiak zabaltzen segituko dugu; memoria egiten jarraituko dugu, ez dezagun ahaztu noren oinordekoak diren faxista berri hauek, eta zeren alde borrokatzen garen gu.

Zorionak txalapartari, eta urte berri on!

📚🌱📚🌱📚🌱📚🌱

[CAS]

Para este nuevo año que arranca, también nosotras hemos elaborado nuestra lista de buenos propósitos y objetivos. Haremos lo que esté en nuestras manos para difundir ideas que frenen el avance del fascismo; seguiremos trabajando la memoria, para no olvidar de quienes son herederos estos nuevos fascistas, y a favor de qué luchamos nosotras.

Ese ha sido también el propósito de este año que se va, el 2025, repleto de cambios, renovaciones y nuevos retos. Y, una vez más, lo hemos hecho gracias a vosotras. Gracias a nuestra comunidad han visto la luz 45 nuevos títulos, hemos organizado decenas de presentaciones, y nos hemos metido de lleno en nuevas aventuras y proyectos. Porque somos con y gracias a vosotras, y así esperamos que sea en el nuevo año que arranca también.

Zorionak txalapartari, eta urte berri on!

Hemen liburuetan kontatzen ditugu urteak. Eta pozik gaude orain, espazio berria zabaltzearekin batera, askoz liburu gehi...
30/12/2025

Hemen liburuetan kontatzen ditugu urteak. Eta pozik gaude orain, espazio berria zabaltzearekin batera, askoz liburu gehiagorako tokia dugulako gure liburu-dendan.

Hemen uzten dizuegu badoan urtean gehien saldu direnen zerrenda.

Mil gracias a todas las que os habéis pasado durante este 2025 por nuestra librería de Iruñea. Aquí os seguiremos esperando también en 2026.

📚📚📚

Atsedenerako egun bat behar izan dugu aurreko egunetan bizitako guztia lurreratzeko. Eta, beste behin ere, eskerrik bero...
10/12/2025

Atsedenerako egun bat behar izan dugu aurreko egunetan bizitako guztia lurreratzeko. Eta, beste behin ere, eskerrik beroenak emateko beharrean gaude. Eskerrik asko gure postuetara gerturatu zareten irakurle guztioi, zuen iritziak partekatu dizkiguzunoi, liburuak sinatzen eta aurkezten egon zareten egile eta itzultzaileei, komunikabideei, -ko antolakuntzako langileei, aurkezpenetara hurbildu zareten guztioi, pastak eta kafeak hurbildu dizkiguzunoi, Mesoi Barriko Mila eta lantalde guztiari...

Liburuetan eta ideietan elkar topatzen segituko dugu. Zuekin ogibide hau ederra DA!

📚🌱Etzi abiatuko da Durangoko Azoka. Aurkezpen saldo bat izango dugu azokako gune ezberdinetan, hainbat egilerekin, eta g...
03/12/2025

📚🌱
Etzi abiatuko da Durangoko Azoka.

Aurkezpen saldo bat izango dugu azokako gune ezberdinetan, hainbat egilerekin, eta gure postuetan liburuak sinatzen izango dira haietako batzuk ere.

Bisita gaitzazue Barrenkaleko 1-9 standetan, bertan aurkituko gaituzue eta, beso zabalik, zuen iritziak jaso eta gure liburuen berri emateko gogoz. Eta bestela, standean ez bada, hartuko dugu pintxo bat Palentinon, mintzatuko gara Ahotsenean, edo begiratuko diogu munduari, ideiez aldatzen ari garen horri, aurkezpenen Talaiatik.

!

Etzi abiatuko da Durangoko Azoka. Eta Barrenkaleko 1etik 9ra bitarteko standetan aurkituko duzue Txalaparta. Beti bezala...
03/12/2025

Etzi abiatuko da Durangoko Azoka.

Eta Barrenkaleko 1etik 9ra bitarteko standetan aurkituko duzue Txalaparta. Beti bezala, irrikaz gaude, gure irakurleekin aurrez aurre jarduteko.

Hamaika nobedade daramatzagu, narratiban, saiakeran, komikian eta haur literaturan, eta baita fondoko hamarnaka liburu ere, zuengana hurbiltzeko gogoz. Eta mundua aldatzeko haziak ere topatuko dituzue gurean, urtebeteko babesletzaren truk, oparirako ezinhobeak.

Beso zabalik espero zaituztegu. 📚🌱
!

[EUS]Eskaintza berezi bat dugu zuentzat: oparitu Txalapartaren urtebeteko babesletza maite duzun horri. Harekin batera, ...
02/12/2025

[EUS]
Eskaintza berezi bat dugu zuentzat: oparitu Txalapartaren urtebeteko babesletza maite duzun horri. Harekin batera, mundua aldatzeko hazi bat, eta lau liburu jasoko ditu opari. Dena 75 euroan.

Egin bat eskaintzarekin www.txalaparta.eus-en, Txalapartaren Iruñeko denda fisikoan, edo Durangoko Azokako gure standean.

https://www.txalaparta.eus/eu/mundua-aldatzeko-hazi-bat

[CAS]
Tenemos una oferta especial que compartiros: regálale un mecenazgo de un año en Txalaparta a esa persona que quieres. Recibirá además una semilla para cambiar el mundo, y cuatro libros de regalo.

Hazte con la oferta en www.txalaparta.eus, tienda física de Txalaparta en Iruñea y en nuestro stand de Durangoko Azoka.

https://www.txalaparta.eus/es/una-semilla-para-cambiar-el-mundo

⚫️NOBEDADEAAndeka Larrea sitúa su primera novela en el Bilbao del cambio de milenio: el derrumbe del Guggenheim en pleno...
01/12/2025

⚫️NOBEDADEA
Andeka Larrea sitúa su primera novela en el Bilbao del cambio de milenio: el derrumbe del Guggenheim en pleno mediodía actúa como detonante de una historia en la que se cruzan periodistas, políticos, técnicos y artistas atrapados en una red de favores y silencios.

Una trama llena de intriga que recorre los entresijos del poder y el paisaje político y social de comienzos de siglo, tanto en Bilbao como en el conjunto de Euskal Herria.

📚Proximamente en librerías y en Durangoko Azoka
https://www.txalaparta.eus/es/libros/una-caida-titanica

🟡NOVEDADEl último libro de Paco Ignacio Taibo II reúne trece personajes e historias singulares: la historia real contada...
28/11/2025

🟡NOVEDAD

El último libro de Paco Ignacio Taibo II reúne trece personajes e historias singulares: la historia real contada con un pulso narrativo que la acerca a la mejor literatura.

En estas páginas se nos cruzan espías, revolucionarios, huelgas insólitas y héroes contradictorios: trece relatos en los que la realidad supera a la ficción.

Con nueve títulos en Txalaparta, Paco Ignacio Taibo II, maestro del género negro y narrador magistral, nos regala aquí trece relatos que mezclan humor, memoria, política y aventura.

📚1 de diciembre en librerías.
✅Hasta entonces, 20% de descuento en preventa para txalapartaris.

https://www.txalaparta.eus/es/libros/trece-historias-para-la-historia

🟠NOBEDADEAHau ez da utopia liburu bat, hau ez da distopia liburu bat: Euskal Herriaren etorkizunerako errealitate altern...
26/11/2025

🟠NOBEDADEA

Hau ez da utopia liburu bat, hau ez da distopia liburu bat: Euskal Herriaren etorkizunerako errealitate alternatiboak dira hamar ipuin hauek.

Saiakerako Eskadi Saria jaso zuen Gabilondok, orain, berriz, narrazio laburren generoan murgildu da pentsamenduaren ildoari bazter egin gabe.

https://www.txalaparta.eus/eu/liburuak/independentziaren-dekalogoa

◼NOBEDADEA1993an faxistek hil zuten gazte valentziarraren inguruko eleberri dokumentala. Guillem Agullóren familiako kid...
20/11/2025

◼NOBEDADEA

1993an faxistek hil zuten gazte valentziarraren inguruko eleberri dokumentala. Guillem Agullóren familiako kideen lekukotasunak, prentsako ebakinak eta epaiketako aipuak tartekatuta osatu du narrazioa Cadenesek.

2020an, eleberri onenaren València Negra saria eta Lletra d'Or saria jaso zituen. Orain, Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko VIII. (H)ilbeltza bekari esker ekarri du euskarara Amaia Apalauzak.

📚Azaroaren 26tik aurrera liburu-dendetan.
✅Ordura arte, aurresalmentan, %20ko deskontua txalapartarientzat.

https://www.txalaparta.eus/eu/liburuak/guillem-hilbeltza-2025

Dirección

Calle Mayor 63 Bajo
Pamplona
31001

Horario de Apertura

Lunes 10:00 - 14:00
16:30 - 20:00
Martes 10:00 - 14:00
16:30 - 20:00
Miércoles 10:00 - 14:00
16:30 - 20:00
Jueves 10:00 - 14:00
16:30 - 20:00
Viernes 10:00 - 14:00
16:30 - 20:00
Sábado 10:00 - 14:00

Teléfono

+34948703934

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando txalaparta publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Empresa

Enviar un mensaje a txalaparta:

Compartir

Categoría

Txalaparta.eus • ¿Quieres saber más?

Librería online. Miles de títulos de decenas de editoriales independientes. Envío gratis (*). Entrega máx. 72 h.

(*) Para pedidos superiores a 25 €

Online liburutegi hau Txalapartaren eta hainbat argitaletxe independenteren artean urtetan jositako elkarlanaren emaitza da. Interesatzen zaizkizun liburuak lor ditzakezu hemen, segurtasunez, eroso eta abantaila askorekin.

www.txalaparta.eus