Euskalerria Irratia

Euskalerria Irratia Iruñerriko irrati euskaldun eta independentea. Iruñerriko Euskaldunon Agerkariaren bultzatzailea.

Lanuzteak eginen dituzte billabesetako langileek asteartetik aurrera06:00etan hasi eta 08:30ak arte eginen dute protesta...
14/02/2025

Lanuzteak eginen dituzte billabesetako langileek asteartetik aurrera

06:00etan hasi eta 08:30ak arte eginen dute protesta.

Asteartean, hilaren 18an, hasiko dituzte bi orduko lanuzteak billabesetako langileek. 06:00etan hasi eta 08:30ak arte eginen dute protesta. Salatzeko, batetik, hitzarmenaren negoziazioa etenda dagoela eta bestetik, enpresak ez duela autobusen mantentze lana egiten.

✍️🎙️ IRITZIA | Artzai Gaspar: Euskararen zonifikazioa, hamarkadetako kondena
14/02/2025

✍️🎙️ IRITZIA | Artzai Gaspar: Euskararen zonifikazioa, hamarkadetako kondena

1986. urtean Euskararen Foru Legea onartu zuen Nafarroa Garaiko Parlamentuak. Kondena luzea euskararentzat. Ordutik, zonifikazioaren zentzugabekeria soziolinguistikoa betikotu dute boterean egon diren gobernuek. Gobernuek eta gobernu horiek sostengatu duten alderdi guzti-guztiek, zehazki. Makina bat...

🗣️📻ELKARRIZKETA| Irati Bañuelos (ELA): "Ekoizpen ereduaren ondorioak sufritzen ari da industria""Egoera katastrofikoa de...
14/02/2025

🗣️📻ELKARRIZKETA| Irati Bañuelos (ELA): "Ekoizpen ereduaren ondorioak sufritzen ari da industria"

"Egoera katastrofikoa dela esatea beldurra sartzeko modua da eta errudunak ez identifikatzeko modua", esan du ELA sindikatuak.

"Egoera katastrofikoa dela esatea beldurra sartzeko modua da eta errudunak ez identifikatzeko modua", esan du ELA sindikatuko Irati Bañuelosek industria bizitzen ari den egoeraz. Zenbait enpresa bizitzen ari diren egoerari buelta emateko aukera badagoela iruditzen zaio. 

📻🗣️ELKARRIZKETA| Asier Calderon ( ): "Egoera larriak bizi dituzte enpresa batzuetan; sektoreko langileak ez dira zenbaki...
14/02/2025

📻🗣️ELKARRIZKETA| Asier Calderon ( ): "Egoera larriak bizi dituzte enpresa batzuetan; sektoreko langileak ez dira zenbakiak"

Industria hartzen ari den "norabideak" kezka sortzen du LAB sindikatuaren baitan.

Industria hartzen ari den "norabideak" kezka sortzen du LAB sindikatuaren baitan: "Estamentu desberdinetatik iritsi behar da egoerari buelta emateko bidea", adierazi du Asier Calderon LAB sindikatuko kideak. Gobernuak ere ardura hartzea ezinbestekoa izanen dela iruditzen zaio. 

🗣️📻ELKARRIZKETA| Sergio Ayucar (BSH): "Industria hartzen ari den joera arriskutsua da"Zazpi enpresetako langileen ordezk...
14/02/2025

🗣️📻ELKARRIZKETA| Sergio Ayucar (BSH): "Industria hartzen ari den joera arriskutsua da"

Zazpi enpresetako langileen ordezkarien batzordeek deituta igandean 12:00etan manifestazioa eginen dute Iruñean Nafarroako industriaren etorkizunaren defentsan.

Zazpi enpresetako enpresa batzordeek deituta igandean 12:00etan manifestazioa eginen dute Iruñean Nafarroako industriaren etorkizunaren defentsan. Nano Automotive, Sunsundegi, Tenerias Omega, Volkswagen Nafarroa, Siemens Gamesa, Tasubinsa eta BSHko langileek egin dute deia eta beste asko batu...

✍️🎙️ IRITZIA | Itziar Diez de Ultzurrun: Nork nori zer
14/02/2025

✍️🎙️ IRITZIA | Itziar Diez de Ultzurrun: Nork nori zer

Iazko udaberrian, euskarari loturiko hainbat gairi buruzko inkesta bat egin zidaten telefonoz. Galdetegiari erantzun ahala, argi gelditu zitzaidan inkesta-egileen irudikoz, euskaldunon hizkuntza-eskubideak arazo iturri direla, galderak honelakoxeak baitziren: ea egokia iruditzen zitzaidan lanpostu p...

Eguesibarko gazteria teknikaria kontratatzerako orduan euskarak atzerriko hizkuntzen balio bera izango duEguesibarko Ger...
14/02/2025

Eguesibarko gazteria teknikaria kontratatzerako orduan euskarak atzerriko hizkuntzen balio bera izango du

Eguesibarko Geroa Baik salatu du atzera pausoa dela eta gazteriaren esparruan euskararen presentzia “oraindik gehiago” oztopatzen duela

Eguesibarreko Geroa Baik salatu du atzera pausoa dela eta gazteriaren esparruan euskararen presentzia “oraindik gehiago” oztopatzen duela

Irriziklo bueltan da, otsailaren 28tik martxoaren 19ra arte Nafarroako Antzerki EskolanFlop Kultura, Euskalerria irratik...
13/02/2025

Irriziklo bueltan da, otsailaren 28tik martxoaren 19ra arte Nafarroako Antzerki Eskolan

Flop Kultura, Euskalerria irratiko podcasta zuzenean ikusi ahalko da martxoaren 19an

Flop Kultura, Euskalerria irratiko podcasta zuzenean ikusi ahalko da martxoaren 19an

🗣️ ELKARRIZKETA | Izei Basterra eta Malen Arana: “Euskal Udalekuak euskara, feminismoa eta auzolana ardatz duen proiektu...
13/02/2025

🗣️ ELKARRIZKETA | Izei Basterra eta Malen Arana: “Euskal Udalekuak euskara, feminismoa eta auzolana ardatz duen proiektua da”

Martxoaren 1ean irekiko da Goñi, Abaigar eta Bernedoko udalekuetan izena emateko epea

Martxoaren 1ean irekiko da Goñi, Abaigar eta Bernedoko udalekuetan izena emateko epea

📻🗣️ELKARRIZKETA| Ana Ollo: "Justifikaezina den indarkeriaren biktimei aitortza egitea garrantzitsua da"Bigarrenez eginen...
13/02/2025

📻🗣️ELKARRIZKETA| Ana Ollo: "Justifikaezina den indarkeriaren biktimei aitortza egitea garrantzitsua da"

Bigarrenez eginen du gobernuak ekitaldi publiko bat eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako biktimei aitortza egiteko.

Bigarren aldiz eginen du Nafarroako Gobernuak ekitaldi publiko bat eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako biktimei aitortza egiteko. 19:00etan izanen da, Baluarten. 

Labak "gero arte" esanen dio bere aretoari otsailaren 22an, besta batekinEgun horretatik aurrera kafetegia itxita egonen...
13/02/2025

Labak "gero arte" esanen dio bere aretoari otsailaren 22an, besta batekin

Egun horretatik aurrera kafetegia itxita egonen da espazioa handitzeko lanak egin ahal izateko. Ondoko ostatua batuko zaio gaur egungo aretoari.

Egun horretatik aurrera kafetegia itxita egonen da espazioa handitzeko lanak egin ahal izateko. Ondoko ostatua batuko zaio gaur egungo aretoari.

Industriaren eraldaketa bultzatzeko proposamen zehatzak behar direla uste du  kEraldaketa bultzatzeko funts bat sortzea,...
13/02/2025

Industriaren eraldaketa bultzatzeko proposamen zehatzak behar direla uste du k

Eraldaketa bultzatzeko funts bat sortzea, sektore estrategikoen esku-hartze publikoa eta industria politika bultzatzeko banka publiko bat eratzea, adibidez.

Industria bizitzen ari den egoerari buelta emateko proposamenak behar direla iruditzen zaio ELA sindikatuari. Eraldaketa bultzatzeko funts bat sortzea, sektore estrategikoen esku-hartze publikoa eta industria politika bultzatzeko banka publiko bat eratzea, adibidez.

🎧PODCASTAK | Konpainia Karrikako Amesgaiztoa 3x15 | Zonbi japoniarrak, aberaskume amerikarrak🎞️Bi film mintzagai: 'Zom 1...
13/02/2025

🎧PODCASTAK | Konpainia Karrikako Amesgaiztoa 3x15 | Zonbi japoniarrak, aberaskume amerikarrak

🎞️Bi film mintzagai: 'Zom 100. Bucket List of the Dead' eta 'It's What's Inside'. bidenabarkoan, 'zinema aretoetan dagoen 'Wolf Man' eta 'Midsommar' ere.

Bi film izan ditugu mintzagai aste honetan: Zom 100. Bucket List of the Dead (Yusuke Ishida, 2023) eta It's What's Inside (Greg Jardin, 2024). Baina, bidenabarkoan, orain zinema aretoetan dagoen Wolf Man (Leigh Whannell, 2025) ere aipatu dugu, bai eta Ari Asterren Midsommar (2019) ere.

Iruñeko historia bertsotanSaioa Alkaiza eta Sustrai Colina bertsotan, Ainhoa Larretxea gaiak jartzen eta Joseba Asiron a...
13/02/2025

Iruñeko historia bertsotan

Saioa Alkaiza eta Sustrai Colina bertsotan, Ainhoa Larretxea gaiak jartzen eta Joseba Asiron alkatea eta historialaria hiriko pasarteak kontari. Arratsaldeko 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan, dohainik.

Saioa Alkaiza eta Sustrai Colina bertsotan, Ainhoa Larretxea gaiak jartzen eta Joseba Asiron alkatea eta historialaria hiriko pasarteak kontari. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da bertso saioa Nafarroako Antzerki Eskolan, dohainik.

Memoriaren institutuari ´Maravillas Lamberto´ izena jartzea eskatu du Contigo Navarra - Zurekin Nafarroa k
13/02/2025

Memoriaren institutuari ´Maravillas Lamberto´ izena jartzea eskatu du Contigo Navarra - Zurekin Nafarroa k

Erorien monumentuaren adieraberritzeari Larragako biktimaren izena jartzea “iraingarria” dela salatu du ezker koalizioak. Mozioa aurkeztu dute Iruñeko Udalean eta Nafarroako Parlamentuan.

🗣️ ELKARRIZKETA | Edurne Bidador eta Bittor Aroskoa: “Zaila izan da Aezkoako mintzamoldea sailkatzea, inguruko bailareta...
12/02/2025

🗣️ ELKARRIZKETA | Edurne Bidador eta Bittor Aroskoa: “Zaila izan da Aezkoako mintzamoldea sailkatzea, inguruko bailaretako euskalkietatik ere edaten duelako”

7.500 hitz biltzen ditu ‘Aezkoako euskara hiztegiak’. Ostiralean aurkeztuko da Ariben

7.500 hitz biltzen ditu ‘Aezkoako euskara hiztegiak’. Ostiralean aurkeztuko da Ariben

🎧PODCASTAK | Irratiak ordaintzen digu trena 2x7 | MANUELEK ORDAINTZEN DIGU BERMUTAPasa beharrekoa pasa da: 16:14an gurai...
12/02/2025

🎧PODCASTAK | Irratiak ordaintzen digu trena 2x7 | MANUELEK ORDAINTZEN DIGU BERMUTA

Pasa beharrekoa pasa da: 16:14an guraizea sartu behar izan du Osvaldok. Gaizki formulatutako silogismoa eta izeba petarden ontologia. Eskaileraren adarbakarrak 365 egun... eta espero ez den dei bat.

Egunen batean pasa beharrekoa pasa da: 16:14an guraizea sartu behar izan du Osvaldok. Gaizki formulatutako silogismo bat eta izeba petarden ontologia. Eskaileraren adarbakarrak 365 egun... eta espero ez den dei bat.

Hamabi artista nafarren artelanak erosi ditu Nafarroako MuseoakArte Garaikideko bildumari gehitu dizkiote hamabi pieza b...
12/02/2025

Hamabi artista nafarren artelanak erosi ditu Nafarroako Museoak

Arte Garaikideko bildumari gehitu dizkiote hamabi pieza berriak: hiru margolan, hiru eskultura, bi argazki serie, bi lan grafiko eta ikus-entzunezko bi pieza. Guztira, 112.380 eurokoa izan da inbertsioa. Xabier Morras, June Crespo, Cesar Oroz, Co**ha Pasamar edota Angel Badosen lanak daude.

Arte Garaikideko bildumari gehitu dizkiote hamabi pieza berriak: hiru margolan, hiru eskultura, bi argazki serie, bi lan grafiko eta ikus-entzunezko bi pieza. Guztira, 112.380 eurokoa izan da inbertsioa. Xabier Morras, June Crespo, Cesar Oroz, Co**ha Pasamar edota Angel Badosen lanak daude.

Dirección

Iruña
31011

Horario de Apertura

Lunes 09:00 - 20:00
Martes 09:00 - 20:00
Miércoles 09:00 - 20:00
Jueves 09:00 - 20:00
Viernes 09:00 - 20:00

Teléfono

+34948170151

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Euskalerria Irratia publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contato La Empresa

Enviar un mensaje a Euskalerria Irratia:

Videos

Compartir

Categoría