BINKE

BINKE 🧡 Galdakaoko eta Usansoloko komunikabidea

  🧓🏻 «Adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko» asmoz, Euskadiko udalerri lagunkoien sareari atxikitzeko eskatu zion Galdakaok...
07/02/2025

🧓🏻 «Adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko» asmoz, Euskadiko udalerri lagunkoien sareari atxikitzeko eskatu zion Galdakaoko EAJk Udalari, azken osoko bilkuran aurkeztutako mozio baten bitartez.

👉 Udal Gobernuko taldeek kontra bozkatu zuten, «d**oeneko hori baino modu sakonagoan egiten ari delako adinekoei d**okien lanketa Galdakaon».

Galdakaoko EAJ-PNVk Euskadiko udalerri lagunkoien sareari atxikitzeko eskatu zion Udalari, urtarrileko osoko bilkuran aurkeztutako mozio...

  📚 Galdakaoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, gazteen zalantzak argitzeko orientazio saioak eskainiko ...
07/02/2025

📚 Galdakaoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean, gazteen zalantzak argitzeko orientazio saioak eskainiko ditu otsailean zehar.

👉🏻 Hitzorduak otsailaren 10, 12, 17, eta 19an izango dira.

Prestakuntza eta lan aukerak gero eta anitzagoak dira gaur egun eta hauen artean aukeratzen laguntzeko asmoz, bokazio orientazio saioak...

  ✍️ Galdakao TEAyuda elkarteak ‘Asmatu denok bereziak garen mundu bat’ ipuin lehiaketa abiatu du. 👉 Autismoa eta inklus...
07/02/2025

✍️ Galdakao TEAyuda elkarteak ‘Asmatu denok bereziak garen mundu bat’ ipuin lehiaketa abiatu du.

👉 Autismoa eta inklusioari buruzko kontakizunek parte hartu dezakete txapelketan eta otsailaren 25era arte bidali daitezke.

Autismoa agerian jarri eta herritarrak honen inguruan sentsibilizatzeko lan egiten du Galdakao TEAyuda elkarteak. Horretarako hainbat...

  📢 Usansoloko Unkina eskolan pintaketa matxista, homofoboak eta drograzaleak daudela salatu dute zenbait herritarrek, e...
06/02/2025

📢 Usansoloko Unkina eskolan pintaketa matxista, homofoboak eta drograzaleak daudela salatu dute zenbait herritarrek, eta kentzeko eskaera formala egin duten arren «Udalak ez duela ezer egin» adierazi dute.

👇🏻 Hemen batu ditugu pintaketen irudi batzuk, auzokideek BINKEri bidalitakoak.

Zenbait herritarrek salatu dutenez, pintaketa matxista, homofobo eta drogazaleak daude Unkina eskolaren inguruan duela hilabete batzuetatik...

  🤝 Iñigo Hernando alkateak aitatasun baimena hartu du eta horren ondorioz Edurne Espilla dabil alkate lanetan bere orde...
06/02/2025

🤝 Iñigo Hernando alkateak aitatasun baimena hartu du eta horren ondorioz Edurne Espilla dabil alkate lanetan bere ordez. Hernandok sei aste jarraian hartuko ditu eta gainontzekoak aurrerago.

Astelehenean, otsailak 4, aitatasun baimena hartu zuen Iñigo Hernando alkateak eta ordutik Edurne Espilla lehen alkateordea...

  🎭 Charles Dickensen ‘Gabon Ipuina’ eleberriaren egokitzapen librea sortu du Khea Ziater konpainiak: ‘Scrooge eta mamua...
06/02/2025

🎭 Charles Dickensen ‘Gabon Ipuina’ eleberriaren egokitzapen librea sortu du Khea Ziater konpainiak: ‘Scrooge eta mamuak’.

👉 Konpainiaren haurrentzako lehen film eszenikoa da eta Galdakaon eskainiko du zapatuan, otsailak 8.

Khea Ziater konpainiak Charles Dickensen 'Gabon Ipuina' eleberriaren egokitzapen librea sortu du, 'Scrooge eta mamuak' izenpean...

05/02/2025

💬 Santa Agedari kantuz giro ederrean aurkitu genituen bart usansolotarrak, oles ta oles lurra esnatzen!

  👦🏻 Hirukidek, Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioak, Galdakaoko familia ugariei informazioa eskaintzek...
05/02/2025

👦🏻 Hirukidek, Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioak, Galdakaoko familia ugariei informazioa eskaintzeko saioa antolatu du biharko, otsailak 6.

👉 Federazioko kideak Torrezabal Kultur Etxean izango dira egun osoan zehar.

Galdakaoko eta inguruko herrietako familia ugariei zuzendutako jardunaldia antolatu du biharko, otsailak 6, Hirukide Euskadiko Kide Ugariko...

  📝 Errupin Jauregi:«Teknologia berriek gure mundua errotik aldatu dute. Sare sozialak gaur egungo plaza bihurtu dira, a...
04/02/2025

📝 Errupin Jauregi:«Teknologia berriek gure mundua errotik aldatu dute. Sare sozialak gaur egungo plaza bihurtu dira, antzinako foro zaratatsu eta harrotuen modukoa...».

Teknologia berriek gure mundua errotik aldatu dute. Sare sozialak gaur egungo plaza bihurtu dira, antzinako foro zaratatsu eta harrotuen...

  🚨 Gaur, martitzena, arratsaldez A8 autobidea Bilboko noranzkoan hartzekoa bazara, erne errepideari, oraindik auto-ilar...
04/02/2025

🚨 Gaur, martitzena, arratsaldez A8 autobidea Bilboko noranzkoan hartzekoa bazara, erne errepideari, oraindik auto-ilara luzeak baitaude Galdakaon 109. kilometroan, Coca-Cola lantegiaren parean. Auto batek istripua izan du eta kilometroetako ilarak sortu dira.

Martitzeneko 15:30 aldera, otsailak 4 dituela, auto bat irauli egin da A8 autobidearen 109. kilometroan, Galdakaon. Ondorioz hiru errailak...

  🏆 ‘Gurot’, euskal kultura eta kultura unibertsala euskaraz eta online lantzeko tribial jokoaren bigarren edizioan Bizk...
04/02/2025

🏆 ‘Gurot’, euskal kultura eta kultura unibertsala euskaraz eta online lantzeko tribial jokoaren bigarren edizioan Bizkaiko 3.131 gaztek parte hartu dute.

👉 Horietatik 208 galdakaoztarrak dira eta Maider Larrea, Ioar Mardones eta Keira Martin izan dira Galdakaoko irabazleak.

Gurot', gazteei zuzendutako euskarazko tribial joko interaktiboa martxan da berriz, eta kasu honetan taldeka parte hartzeko aukera...

04/02/2025

🪗 Santa Ageda bezpera dugu gaur, eta urtero bezala ehunka lagun irten dira kalera Galdakaon ere. Taldeen ehizan, Elexalde Institutukoak, Eguzkibegi Ikastolako nagusienetakoak eta Gurutzeko Abeslariak abesbatzakoak topatu ditugu kalean.

🍫 Talde bakoitzaren kantaldi amaieran Galdakaoko Udalak txokolatea eskaini die partaide guztiei Ardanza parkean! Entzun euren ahotsak laburpen arin honetan!

  🎶 Oinarin Dantza Talde usansolotarrak erromeria dantzak ikasteko aukera eskainiko du otsailean zehar. Lau saio antolat...
04/02/2025

🎶 Oinarin Dantza Talde usansolotarrak erromeria dantzak ikasteko aukera eskainiko du otsailean zehar. Lau saio antolatuko ditu haurreskola ondoko lokalean eta dohanik izango dira.

Erromerietan galtzen zara? Txosnan egon beharrean erdigunean dantzatzen egon nahi duzu? Galdera hauei baietz erantzuten dutenei...

  📲 Mugikorra modu osasuntsuan erabiltzea sustatzen duen Zeos programa jarri dute martxan Galdakaon eta honen baitan lau...
03/02/2025

📲 Mugikorra modu osasuntsuan erabiltzea sustatzen duen Zeos programa jarri dute martxan Galdakaon eta honen baitan lau saio eskainiko dituzte otsailean zehar.

👉 Programaren helburua «telefonoaren adikzioari eta nerabeen arazo mentalei aurre egiteko lanketa integrala» egitea da.

Zergatik geratzen dira hainbeste gazte beren telefonoan kateatuta? Zer ezkutatzen da sare sozialetan eta zein dira sare horien benetako...

  📚 Galdakaoko ikastetxeetan hurrengo ikasturterako aurrematrikula egiteko epea zabalik d**o. Haur Hezkuntza, Lehen Hezk...
03/02/2025

📚 Galdakaoko ikastetxeetan hurrengo ikasturterako aurrematrikula egiteko epea zabalik d**o. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxeetan egin daiteke otsailaren 14ra bitarte.

Gaur, otsailak 3, ireki da Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe...

  📝 Ainara Artetxe:«Zugaz berba ein gure dot. Gorputz barruen, azaletik urrin, barrunbeetan, sortutako hotzikara, gorput...
02/02/2025

📝 Ainara Artetxe:«Zugaz berba ein gure dot. Gorputz barruen, azaletik urrin, barrunbeetan, sortutako hotzikara, gorputzikaratik gertu, igarri zauen lagun batek...».

Zugaz berba ein gure dot.Gorputz barruen, azaletik urrin, barrunbeetan sortutako hotzikara, gorputzikaratik gertu...

  🏅 Urtarrilaren 18an Euskadiko Pomsae Txapelketa antolatu zen Bilbon eta honetan parte hartu zuen Urreta Taekwondo Tald...
02/02/2025

🏅 Urtarrilaren 18an Euskadiko Pomsae Txapelketa antolatu zen Bilbon eta honetan parte hartu zuen Urreta Taekwondo Taldeak.

👉🏻 Klub galdakoztarrak zortzi domina lortu zituen: urrezko hiru, zilarrezko hiru eta brontzezko bi.

Bilboko Miribilla kiroldegiak Euskadiko Taekwondo Pomsae Txapelketa hartu zuen urtarrilaren 18an eta ehunka...

Dirección

Urki Z/g
Galdácano
48960

Teléfono

+34680743211

Página web

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando BINKE publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contato La Empresa

Enviar un mensaje a BINKE:

Videos

Compartir

Categoría

NORTZUK GARA?

Galdakaoko eta Usansoloko euskaldunen artean urteetan egon den kexa soziala izan da gure artean komunikabide euskaldunik ez izatea. Ulertezina zen askorentzat. Eta ulertezina zen herritik sortuta Binke proiektua sortu zuten herritarrentzat ere.

Horregatik, kexatzeari utzita eta komunikabide bat zelan sortzen den ere jakin barik, lanari ekin zioten borondate osoz dozena bat herrikidek. Esan eta egin, 2015ean elkartea sortu eta hilabete gutxitan kaleratu zen Binke aldizkaria.

Gaur egun, aldizkaritik harago doan proiektu hau ezinezkoa izango litzateke ondoko pertsonak barik:

Argitaratzailea: Aitu elkartea.