Itziar Ituño, Josean Bengoetxea eta Haizea Carneros protagonista dituen Igor Legarretaren 'Ilargi guztiak '(2021) proposamenak otsailean ikusi behar zuen argia, baina osasun krisiak eraginda, estreinaldia data zehatzik gabe atzeratzeko erabakia hartu zuen lantaldeak.
📅 Hilabete batzuen bueltan, iragan ostiralean estreinatu zuten filma zinema-areto nagusietan.
🗣Aurkezpen handiaren atarian elkartu gara proiektuaren protagonistetako birekin: Igor Legarreta zuzendaria bera, eta Josean Bengoetxea aktore protagonistetako bat.
Zinema COVID-19aren garaian: Giza Eskubideen Zinemaldia
Covid-19k sortutako larrialdi egoeraren aurrean, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Bulegoak eta Donostia Kulturak apirilaren 23tik 30era aurreikusita zegoen Giza Eskubideen 18. Zinemaldia ez ospatzeko erabakia hartu dute. Halaber, ikastetxeentzako zinema-saioak eten egin dituzte. Erabakia ezagutzera ematerarekin batera, beren konpromisoa berretsi zuten “pentsatzen jarriko gaituen eta aztarna utziko duen, giza eskubideen urraketak salatuko dituen, eta elkartasunaren zein enpatiaren alde egingo duen” kultura eraldatzaile baten zabalkundean lanean jarraitzeko, eta halaxe egin dute.
Jaialdia ospatzeko testuinguru egokirik ez izanagatik, aste hauetan proposamen desberdinak sustatzen jarraitu dute. Alde batetik, Zinemaldiaren ardurapeko kanala zabaldu dute FILMIN onlineko plataforman, eta bertan eskuratu ahal dira aurreko edizioetan programatutako filmak: zinemaldiak beren ibilbide arrakastatsu eta oparoagatik saritutako zinemagileek zuzendutako lanak, gizarte-gaiak jorratzen dituztenak, emakume errealizadoreen lanaren emaitza direnak, euskal ekoizpenak… besteak beste.
Bestetik, eta hona hemen azpimarra, (H)emen Emakumeen Zinemagileen elkartearekin batera eta maiatzaren 3ra bitarte, zazpi film labur eskainiko dituztela iragarri dute, online bidez.
🗣️COVID-19aren agerpenak jaialdian utzitako ondorioak, kalte eta alternatiba berriak, ezagutu ditugu Josemi Beltran (@cineffo) programazio zuzendariaren eskutik.
17. Zinegoak: hamaika modu bizitzeko, sentitzeko eta maitatzeko
“Hamaika modu bizitzeko, sentitzeko eta maitatzeko”. Horiek aldarrikatuko ditu Bilboko ZINEGOAK- Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen 17. Hain zuzen, hori saiatu dira islatzen martxoaren 8ra bitartean atondu duten programazioan.
Helburua sexu-orientazioaren gaia baino harago joatea izango da, sexu-identitatearen arloan gehiago sakondu eta atal berriak jorratzea. Honekin, besteak beste, oraindik nahiko ezezaguna den cis kontzeptua ezagutzera eman nahi dute, trans terminoa normalizatu eta ikusgarri bilakatzeko asmoarekin.
Julen Nafarrate komunikazio arduradunarekin elkartu gara, eta berak azaldu digu 2020ko edizioaren ildoa.
Sara Hernandez: "Pantailatik atera dugu zinema"
Sara Hernandez Askasibar ZINEA atariko kritikaria da egun, astero pelikula komertzial zein independenteen zinema-iruzkinak osatzen dituen aditua. Puntako zuzendarien azken estreinaldiak, ertzetako genero eta zinemagileei eskainitako zikloetan ikusgai diren izenburuak, euskal filmak, jaialdietara aurkezten dituzten pieza arriskatuak… denetarik topatuko duzue bere testuetan.
Baina, gurean egiten duen lanaz harago doa zinemarekin duen lotura. Esaterako, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren ikus-entzunezko programaren koordinazio taldeko kidea da, Lur Olaizola eta Victor Iriarterekin batera. Horrez gain, Elias Querejeta Zine Eskolako lehen belaunaldiko ikaslea ere izan da; eta Donostia Zinemaldiaren Irizar Sariko epaimahaikide gisa jardun zuen 67.edizioan.
Zein da bere egitekoa egunerokoan? Zein jardunetara bideratu ditu zine eskolan ikasitakoak? Nolakoa izan zen nazioarteko jaialdi baten epaimahaikide izatearen esperientzia? Guzti horiek bildu ditugu Sara Hernandezekin izandako solasaldiaren bigarren zati honetan.
On egin!
EMAN IZENA GURE NEWSLETTERREAN!
Sarean nabigatzeko ohitura gutxi duzu? Denbora falta duzu egunerokoan informazio edukiak bilatu eta irakurtzeko? Ala, besterik gabe, ez duzu euskal zinemaren sektoreak mugitzen duen informaziorik galdu nahi?
👇EMAN IZENA GURE NEWSLETTERREAN!
https://www.zinea.eus/newsletterra-jaso/
Zerbitzu honen bidez, hilero-hilero ZINEA atarian publikatu ditugun iritzi, albiste eta deialdi garrantzitsuenak berreskuratuko ditugu.
Haria gal ez dezazun.
Sara Hernandez Askasibar, ZINEAko kritikaria
Sara Hernandez Askasibar ZINEA atariko kritikaria da egun, astero pelikula komertzial zein independenteen zinema-iruzkinak osatzen dituen aditua.
Puntako zuzendarien azken estreinaldiak, ertzetako genero eta zinemagileei eskainitako zikloetan ikusgai diren izenburuak, euskal filmak, jaialdietara aurkezten dituzten pieza arriskatuak… denetarik topatuko duzue bere testuetan.
👇 Hauxe duzue bere esperientzia hobeto ezagutzeko aukera!
Pablo la Parra (EQZE): “Pentsamendu kritikoaren tresnak funtsezkoak dira eskolako hiru adarrentzat”
Pablo La Parra (Gandia, 1987) Elias Querejeta Zine Eskolako Ikerkuntza saileko koordinatzailea da. Frankismoaren amaieran eta Trantsizio garaian Espainiar estatuan garatutako kultura zinematografiko militantearen inguruko ikerketa tesia egiten ari da New Yorkeko unibertsitatean, eta horrez gain, dozenaka artikulu argitaratu ditu tokiko zein nazioarteko hedabideetan.
2018ko udazkenean ateak zabaldu zituenetik, eskolaren ardatzetako bat izan da ikerkuntza: “Ikerkuntza ohitura naturala da Elias Querejeta Zine Eskolarentzat”. Bada, atal horren arduradun nagusia da La Parra, eta abian dituzten bost proiektueak gainbegiratzen dihardu, ikerlari, orotariko instituzio eta ikasleekin buru-belarri. Gaztea da, eta hala ere (ala beharbada, horregatik) eskola ikasleen ikuspuntutik bizi nahiko lukeela aitortu digu. “Agian eszedentzia eskatu eta matrikulatu egingo naiz”, esan digu irribarrea ahoan.
Elkarrizketaren lehen atal honetan ikerkuntza eskolan nola txertatzen duten jakin nahi izan dugu. Egunerokoan egiten duten lana, kolaboratzaileek, ikasleen funtzionamendua eta harrera, lehen urtean egindako aurrerapenen balorazioa... Lanez gainezka baina gustura sumatu dugu, Carlos Muguiro eskolaren zuzendariak lau haizetara zabaltzen duen diskurtsoari hurbiletik jarraituz, zera nabarmendu digu: “Ikerkuntza sailaren egitekoa ez da helburu zehatz batzuk dituzten proiektuak martxan jartzea soilik, eskolak garatzen duen jarduerarentzat ikerkuntza-tresnek eta pentsamendu kritikoaren printzipioek eta mekanismoek duten garrantzia irakastea ere bada gure helburua”.
Aitor Oñederra (Animadeba): "Herrikideen begirada aldatu nahi izan dut"
Ekainaren 19tik 23ra egingo dute Animadeba Debako Nazioarteko Animazio Jaialdiaren 12. edizioa.
Nazioarteko lehiaketa izango da aurrenekoz, eta film laburren sail ofizial lehiakorraz gain, bertako film luze eta laburrak, kontzertuak, solasaldiak, tailerrak eta askoz gehiago programatu dituzte egun horietarako.
Aitor Oñederra jaialdiaren sortzaile eta zuzendariak azaldu dizkigu xehetasun guztiak!
K Bulegoa, kultur sortzaileen bidelagun
K bulegoa Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Kirol eta Gazteria Sailak kultur eremura bideratutako bide-laguntza zerbitzu bat da. Gipuzkoako pertsona, talde eta entitate amateur zein profesionalen zalantza, kontsulta edo kezkei zabaldutako informazio puntua.
Bertako bitartekariak dira Ixiar Garcia eta Enara Garcia, eta betetzen duten funtzioaz solastu dugu haiekin, luze eta zabal.
Joseba Beristain: “Musika ikuslearen eta pantailaren artean jartzen den film transparentea da”
Joseba Beristain (Azkoitia, 1978) musikagileak sortu du uztailaren 5ean Euskal Herriko areto nagusietara etara helduko den ‘Elkano, lehen mundu bira’ (Angel Alonso) animaziozko lan erraldoiaren soinu banda.
Egindako lanaz, konposizio prozesuaz eta, oro har, ofizioaren ezaugarri eta Bristainen lan egiteko moduaz aritu gara solasean bere Azkoitiako estudioan.
Hauxe duzue elkarrizketaren laburpen-bideoa.
Aitor Beltran: “Literatura ona beti da mesedegarria aktoreontzat”
Aitor Beltran aktoreak 2012an hartu zuen parte Fernando Bernuesek zuzendutako ‘Soinujolaren semea’ antzezlanean. Bada, zazpi urte geroago, pantaila handirako egokitzapena aurkeztu dute Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian.
“Antzerkian historia osoa kontatzen duzu, hasi eta bukatu, orden kronologiko batean. Ez dago bitartekaririk aktore eta publikoaren artean, eta aktorea bera da kamera. Zinemak, ordea, egoteko beste modu bat ematen dizu. Pelikula bat filmatzerakoan aktorea tresnatxo bat da, baina aldi berean beste gauza batzuk jasotzen ditu. Filmak haragia ematen dizu, dena zure aurrean gertatzen da”.
Josemi Beltran: “Gizarte gaiak jorratzen dituen zinemaldi egonkorrena gara”
“Filmak ikusteko ez ezik, horien inguruan pentsatzeko denbora ere eskaini behar da”. Horixe du premisa nagusitzat Giza Eskubideen Zinemaldiak, Josemi Beltran arduradunak azaldu digunez.
Edizio honen xehetasunak, jaialdiaren bilakaera eta helburuak azaldu dizkigu harekin egindako solasaldian.
Joana Duhalde (Kanaldude): “Mugaz gaindiko koprodukzioak sustatu nahi ditugu”
“Kanalduderen produkzioa igo egin da hitzarmena sinatu dugunetik. Pentsatzen dut kalitatean ere nabaria izango zela hazkunde hori, eta langile gehiago ekartzea permititu digu”.
👉Joana Duhalderekin egin dugu hitzordua, Kanaldude Telebistak abian duen 2019ko laguntza deialdi bikoitzaren inguruan gehiago jakiteko.
Lutxo Egia eta Mikel Arredondo: ‘”Filmak beste artista batzuen ikuspegia gehitu dio Sarrionandiaren lanari”
Zer dakigu "Gure Oroitzapenak" filmaren inguruan? Non du jatorria? Nolakoak izan dira proiektuaren kudeaketa eta errodaje prozesuak? Jaso dute Sarrionandia beraren feedback-ik?
👉🏽 Lutxo Egia eta Mikel Arredondo ekoizleek azaldu ziguten, iragan abenduko Durangoko Azokan haiekin izandako solasaldian.