Erria Eraldaketarako aldizkari politikoa

Pentsaketan saioan: Lurraldetasunaz eta nortasunaz...Jose Luis Aizpuru kazetaria, Pauline Guelle politologoa eta Txomin ...
07/01/2025

Pentsaketan saioan: Lurraldetasunaz eta nortasunaz...Jose Luis Aizpuru kazetaria, Pauline Guelle politologoa eta Txomin Poveda soziologoa

Lurraldetasuna eta nortasuna gaia hartuta, Pentsaketan bideopodcast hirugarren atal honetan, Euskal Irratietako Jose Luis Aizpuru kazetariak gidaturik, Pauline Guelle politologoa eta Txomin Poveda soziologoa hizlari.

Andoni Olariaga: "Urtebete igaro da GKS-k EHKS alderdia sortu eta Estrategia Sozialista Berria izeneko dokumentu “birfun...
24/12/2024

Andoni Olariaga: "Urtebete igaro da GKS-k EHKS alderdia sortu eta Estrategia Sozialista Berria izeneko dokumentu “birfundazionala” argitaratu zuenetik. Zer esaten zuen nazio auziaz? Zer ze eskalatan antolatu beharraz? Zer abertzaletasunaz? Zer borroken jerarkiaz? Feminismoaz? Borroken artikulazioaz? Herri honen zapalkuntzaz? Autodeterminazio eskubideaz?"

Olariagaren ustez, abertzaletasunaren eta feminismoaren kontrako komunismo baten aurrean gaude. Batetik, zapalkuntza forma horiek gutxitzen ditu, identitate politika gisa irudikatuz. Bestetik, autodeterminazio eskubidea desitxuratu eta edukiz husten dute. Ikuspegi politiko eta dialektiko batetik baino, erlijiosaren antza handiagoa duen mundu ikuskera baten aurrean gaude. “Ba al d**o hori baino ikuspegi anti-marxistagorik?”

Iritzi artikulua: https://erria.eus/sinadurak/komunismo-anti-abertzaleaz

Jenofa Berhokoirigoin-Hirigarai"Kasu pertsonaletik harago, fokua zabaldu nahi izan du Gisèlek, oinarrian eta osotasunean...
20/12/2024

Jenofa Berhokoirigoin-Hirigarai

"Kasu pertsonaletik harago, fokua zabaldu nahi izan du Gisèlek, oinarrian eta osotasunean d**oen osagaiari begiratzeko: bortxaketaren kultura. Historian geldituko da Gisèlek irekitako epaiketa. Auzitegiko ateak zabaldu eta problema plazaren erdian jarri digu, bere hitzetan "bortxaketa gauza arrunta bihurtzen duen jendarte matxista eta patriarkal honek begiak irekitzeko".

"Mazango auziak azaleratu dituen hutsune eta gabeziak aitortu, eta Justizia erreformatzeko ardura daukate legegileek. Epaia jakin ondoren Gisèlek erran bezala: “Aitortuak ez diren edota itzalean dauden biktima” gehiegi eragiten dituelako bortxaketa kulturak"

https://erria.eus/sinadurak/mazango-auziaz

Gotzon Elizburu, Sortuko kideak idatzitako "Etxebizitza larrialdiari nola aurre egin?" iritzi artikulua irakurtzea gomen...
19/12/2024

Gotzon Elizburu, Sortuko kideak idatzitako "Etxebizitza larrialdiari nola aurre egin?" iritzi artikulua irakurtzea gomendatzen dizugu.

«2016tik hona %27 egin du gora alokairuaren prezioak EAEn, eta gainontzeko lurraldeetan tendentzia oso antzekoa da»

«Eredu (neo)liberala agortua d**o eredu sozial bezala, etxebizitza ongizate-estatuaren baitako eskubidea izan beharrean, kasino-ekonomiako salgai bat gehiago baizik ez da»

«Herri erronka da etxebizitza-larrialdiari aurre egitea, gaurtik hasita, negozioa dena eskubide bilakatu, etxebizitza parke publiko nahikoa izango duen etxebizitza sistema publiko-komunitarioa lortzeko»

Irakurgai: https://erria.eus/sinadurak/etxebizitza-larrialdiari-nola-aurre-egin

Abertzaletasunaz eta patologiaz, lurraldetasunaz, komunitateaz, estaturik gabeko nazioaz, sinbologiaz, utopiaz, distopia...
18/12/2024

Abertzaletasunaz eta
patologiaz, lurraldetasunaz, komunitateaz, estaturik gabeko nazioaz, sinbologiaz, utopiaz, distopiaz,...
Solasaldi ederra eskeini digute: Lur Albizuk, Andoni Olariagak eta Izaro Zinkunegik.

Alejandro Inurrieta trata en este libro temas como la oferta de vivienda social en alquiler, mercado profesional de vivi...
16/12/2024

Alejandro Inurrieta trata en este libro temas como la oferta de vivienda social en alquiler, mercado profesional de vivienda, fiscalidad, control y gestión, urbanismo y nuevas formas constructivas y el control de precios de alquiler son algunas de las propuestas de mejora que desarrolla, así como las medidas concretas para llevar a cabo cada tipo de mejora.

https://erria.eus/gomendioak/vivienda-la-revolucion-mas-urgente

Etxebizitza larrialdiari aurre egiteko EH Bilduren  lehentasuna: etxebizitza eskubidea bermatzea, oinarrizko eskubide gi...
16/12/2024

Etxebizitza larrialdiari aurre egiteko EH Bilduren lehentasuna: etxebizitza eskubidea bermatzea, oinarrizko eskubide gisa, euskal gizartearen sektore zabalentzat eskuraezina den pribilejio bat izateari utz diezaion.

2025eko Eusko Jaurlaritzako aurrekontuen negoziaketan EH Bilduk etxebizitzan mahaigaineratutako proposamena.

Markel Rio: etxebizitza krisiari aurre egiteko estrategia integrala ezinbestekoa da, horretarako beharrezkoa da burujabe...
11/12/2024

Markel Rio: etxebizitza krisiari aurre egiteko estrategia integrala ezinbestekoa da, horretarako beharrezkoa da burujabetza eta merkatuaren esku-hartzea.

Garaia da, etxebizitza negozioarekin amaitu eta eskubide bilaka dadin bidea egiteko❗️

Artikulua irakurgai: https://erria.eus/sinadurak/gazterik-ez-etxerik-gabe

Gorde data! Abertzaletasuna. Aita hil, bai ala ez❓Solaskideak: Lur Albizu eta Andoni OlariagaModeratzailea: Izaro Zinkun...
10/12/2024

Gorde data!
Abertzaletasuna. Aita hil, bai ala ez❓
Solaskideak: Lur Albizu eta Andoni Olariaga
Moderatzailea: Izaro Zinkunegi
Abenduak,18 (asteazkena), 18:30etan, Iratzar gunean [Lamana kalea 2, Bilbo]

Martin Arbeo: "Mundua aldatzen ari da eta Euskal Herria ez d**o prozesu horretatik at. Bizitzen ari garen trantsizio pol...
04/12/2024

Martin Arbeo: "Mundua aldatzen ari da eta Euskal Herria ez d**o prozesu horretatik at. Bizitzen ari garen trantsizio politikoa, munduko boterearen birbanaketa sakona dakar"
"Lilurren kontra" da Iparrorratza bildumaren 9. liburuxka.
https://erria.eus/gomendioak/liluraren-kontra

Badatoz Erria solasaldiak❗️Abendutik maiatzara hilean behin pil pilean dauden gaiez arituko gara, aditu zein arituekin. ...
04/12/2024

Badatoz Erria solasaldiak❗️
Abendutik maiatzara hilean behin pil pilean dauden gaiez arituko gara, aditu zein arituekin. Abertzaletasuna, migrazioak, komunikazioa aro digitalean, indarkeria matxista,... badugu zer pentsatu eta non korapilatu.

Izaro Zinkunegik eta Markel Larruskainek aurkeztuta, hilabetero, Iratzar gunean (Lamana kalea 2, Bilbo)

Dirección

Zuatzu Enpresa Parkea. Easo Eraikina 4, Behea
Donostia-San Sebastián
20018

Teléfono

+34943265982

Página web

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Erria publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contato La Empresa

Enviar un mensaje a Erria:

Compartir