Loraldia

Loraldia EUSKAL HERRI OSOAN EZAGUTZERA EMANGO DEN EUSKARAZKO KULTURA ESKAINTZAREN AGENTE INTEGRATZAILE BAT IZANGO GARA Loraldia Kultur Elkartea.

📚 Hezkuntza eta kultura elkarrekin uztartuz! 🌟Loraldia Eskolak ikasle eta irakasleentzako esperientzia aberasgarriak esk...
22/01/2025

📚 Hezkuntza eta kultura elkarrekin uztartuz! 🌟
Loraldia Eskolak ikasle eta irakasleentzako esperientzia aberasgarriak eskaintzen ditu, eta haien ahotsa entzutea ezinbestekoa da.
👩‍🏫👨‍🏫 Elkarrizketa honetan, proiektu honen gakoak eta ikasgeletan duen eragina ezagutuko dituzu.

🗨 Loraldia Eskola gure kultura beste ikuspuntu batetik ikusteko aukera da. Oso aukera polita izan da ikasleentzako errazak diren tresnen bitartez, euskara lantzeko eta zerbait sortzeko aukera izatea.
Esti Argueso. Portugaleteko Antonio Trueba ikastetxean DBHko euskara irakaslea

👉 Klikatu hemen eta irakurri elkarrizketa osoa: https://loraldia.eus/elkarrizketa-loraldia-eskola-esperientzia-irakasle/

🎭 Kultura, hezkuntza eta etorkizuna elkarrekin eraikitzen! 💡

Portugalete Portugalete Euskara

🌸 LORALDIA FESTIBALA. 11. EDIZIOA 🌸🦔 TRIKUA ESNATU DA! 🦔📅 Martxoak 10-30🔝 SARRERAK SALGAI: http://loraldiafestibala.eus/...
21/01/2025

🌸 LORALDIA FESTIBALA. 11. EDIZIOA 🌸
🦔 TRIKUA ESNATU DA! 🦔

📅 Martxoak 10-30
🔝 SARRERAK SALGAI: http://loraldiafestibala.eus/

Erika Olaizola. Iraia Elias. Amancay Gaztañaga. Xanti Agirrezabala. Jonan Ordorika. Miren Narbaiza. Hiru Truku. Joseba Tapia. Rafa Rueda. Maddi Oihenart. Beñat Achiary. Ihitz Iriart. Julen Achiary. Mixel Etxekopar. Eliane Héguiaphal. Pierre Vissler. Jordi Cassagne. Darlene Gijuminag. Claudine Arhancet. Oskar Alegria. Josune Velez de Mendizabal. Jone Bengoa. Karlos Arancegui. Imanol Ubeda. Ainhoa Alberdi. Oier Gillan. Xabi Zeberio. Iñar Sastre. Aitor Etxebarria. Eñaut Zubizarreta. Idoia Tapia. Bloñ. Nerea Ibarzabal. Sustrai Colina. Miren Amuriza. Ainhoa Urien. Judit Neddermann. Unai Elorriaga. Josu Aurrekoetxea. Bob Dylan. Audience. Urbil Artola. Gorka Arranz. Julen Maestro. Jon Arzelus. Jose Mari Pulido. Dani Venegas. Mursego. Esanezin. Esti Markez. Maite Ruiz de Erentxun. Aura Mauri. Alexander Peña. Manuel Luque. Janire Etxabe. Mikel Ayllon. Irati Agirreazkuenaga. Iñigo Martinez. Edorta Jimenez. Oihana Arana. Ane Labaka. Gorka Urbizu.



.dimegaz .tapia .banolet


GONBIDAPENA: Xiberoa kantuz loraturik. Txoriekin hizketan dokumentalaren proiekzioa 📽📆 OTSAILAK 7 ⏰ 19:30 📌 BIZKAIA ARET...
14/01/2025

GONBIDAPENA: Xiberoa kantuz loraturik. Txoriekin hizketan dokumentalaren proiekzioa 📽
📆 OTSAILAK 7 ⏰ 19:30 📌 BIZKAIA ARETOA 🎟 DOAN

Xiberoa kantuz loraturik transmediako egitasmoaren baitan hiru pieza landu ditugu: izen bereko ikuskaria; zazpi kapituludun podcast-a; eta Xiberoa kantuz loraturik. Txoriekin hizketan dokumentala.

Martxoaren 13an ikuskaria eskainiko dugu Arriaga Antzokian. Eta data hori baino lehen, otsailaren 7an dokumentalaren proikezioa eta berbaldia egingo dugu lan honen gidoilari eta zuzendariarekin, Ane Rotaetxe eta Larraitz Zuazorekin.

🎟 Doako ekintza izango da. Sarrera aldez aurretik hartu behar da.
https://loraldia.eus/egitaraua/xiberoa-kantuz-loraturik-txoriekin-hizketan-dokumentalaren-proiekzioa/

🩰 Sormenola: Garazi Etxaburu: Gorputza eta mugimendua🎭 Euskal kulturaren transmisioa eta sorkuntza sustatzeko asmoz, Lor...
11/01/2025

🩰 Sormenola: Garazi Etxaburu: Gorputza eta mugimendua
🎭 Euskal kulturaren transmisioa eta sorkuntza sustatzeko asmoz, Loraldiak Sormen ola 2025eko lehenengo tailerra aurkezten du, oraingoan Garazi Etxaburu dantzariaren eskutik.

📅 Tailerraren xehetasunak:
🗓️ Data: Urtarrilaren 25ean, larunbata
🕘 Ordua: 9:30 - 15:00
📍 Lekua: Bizkaia Aretoa - EHU/UPV, Bilbo
💶 Prezioa: 20 €
🖱️ Izen-ematea: www.loraldia.eus

👩‍🎤 Garazi Etxaburu nor da?
Garazi Etxaburu dantzari eta koreografoak ibilbide oparoa du dantza munduan. 🌟
🎓 15 urterekin hasi zuen dantza profesionalaren bidea, eta gaur egun, Lasala konpainiako dantzaria da. Bere sorkuntza propioetan ere parte hartzen du, musika, dantza eta antzerkia uztartuz.

🩰 Tailerraren edukiak:
✨ Burua eta gorputzaren arteko konexioa landuko dugu, ariketa eta jolas ezberdinen bidez.
🌿 Modu kontziente batean, zure mugimendu aukera guztiak ikertuko dituzu.
🤗 Ez da esperientzia behar; gozatzeko gogoa, ordea, bai!

💥 Euskal kulturaren parte izan eta zure sormena garatu nahi baduzu, ez galdu aukera hau!
🎟️ Lekuak mugatuak dira, beraz, izen-ematea lehenbailehen egitea gomendatzen dugu.

📌 Informazio gehiago eta izen-ematea:
👉 https://loraldia.eus/egitaraua/sormenola-garazi-etxaburu/



🩵 Zabaldu zure mugimenduak eta bizi esperientzia paregabe hau! 🎉

🎨✨ SORMENOLA 2025: Euskal kulturaren transmisioa eta sorkuntza gazteentzatZer da Sormenola?🎭 16-29 urte bitarteko gaztee...
10/01/2025

🎨✨ SORMENOLA 2025: Euskal kulturaren transmisioa eta sorkuntza gazteentzat

Zer da Sormenola?
🎭 16-29 urte bitarteko gazteei zuzendutako kultur transmisio tailerrak dira, euskal kultura ezagutzeko eta jokatzeko aukera paregabea eskaintzen dutenak. Ez da esperientziarik behar!

Non eta noiz?
📍 Lekua: Bizkaia Aretoa - EHU/UPV, Bilbo
📅 Noiz: Hilean behin, larunbatetan, 9:30etik 15:00etara
💶 Prezioa: 20 €
🖱️ Matrikula: www.loraldia.eus

2025eko egitaraua:
🩰 Urtarrilaren 25ean: Garazi Etxaburu - Dantza
Burua eta gorputzaren arteko lotura lantzeko tailerra.

🤝 Otsailaren 22an: Olatz Gorrotxategi - Sormen kolektiboa
Dokumentuetan oinarritutako sormen eszenikora hurbilketa.

🎭 Martxoaren 22an: Aitziber Garmendia - Arte-eszenikoak
Drama eta umorea uztartuz, norbere gabeziak inspirazio iturri bihurtzea.

✍️ Apirilaren 5ean: Nerea Ibarzabal - Literatura eta bertsolaritza
Bertsolaritza eta literatura uztartuz, inprobisazioa eta sormen kolektiboa lantzeko gunea.

🌟 Parte hartu eta euskal kulturaren sekretuak ezagutu nahi badituzu, ez galdu aukera!

IZENA EMATEKO:
https://loraldia.eus/gaztea/sormen-ola/

2025. urtea zinemarekin hasiko dugu Loraldia Bidea Bidean Bide ekimena! ​🙌​Izan ere, datorren urtarrilaren 30ean 📅, oste...
23/12/2024

2025. urtea zinemarekin hasiko dugu Loraldia Bidea Bidean Bide ekimena! ​🙌​

Izan ere, datorren urtarrilaren 30ean 📅, osteguna, film laburren proiekzioa izango dugu Bira Kulturan 📍, eta ondoren solasaldi bat izango dugu film horiei buruz hitz egiteko eta ideia partekatzeko. 🫶

Bi film labur ikusteko aukera izango dugu: Dena asmatuta d**o (Jone Arriolaren zuzendaritzapean) eta Trabatutak (euskarazko lehen film labur musikala). 📽️​

19:00etan ⏰ hasiera emango diogu ekitaldi honi. Animatu zaitez! 😉
https://loraldia.eus/egitaraua/bidea-bidean-bide-film-laburren-proiekzioa-solasaldia-dena-asmatuta-d**o-eta-trabatutak/

BIRA Kultura Bilbo

LORALDIA ESKOLA KAMARA SARTU PROIEKTUAPortugaleteko Juan Antonio Zunzunegui eta Antonio Trueba ikastetxeetako DBH4ko 45 ...
19/12/2024

LORALDIA ESKOLA KAMARA SARTU PROIEKTUA
Portugaleteko Juan Antonio Zunzunegui eta Antonio Trueba ikastetxeetako DBH4ko 45 ikaslek Kamara sartu proeiktua garatu dute ikasturteko honetako lehen hiruhilekoan zehar eta gaur emaitza ikusi dugu.

Kamara sartu proiektuan gazteak gaur egiten den kulturan murgiltzen dira, ikus-entzunezkoen bidez. Eta sormenari ekiten diote beraiek ere bai, ikus-entzunezkoak sortuz.



LORALDIA FESTIBALA. 11. EDIZIOAMARTXOAK 10-30 | TRIKUA ESNATU DAEkintzetarako sarrerak salg*iloraldiafestibala.eus
18/12/2024

LORALDIA FESTIBALA. 11. EDIZIOA
MARTXOAK 10-30 | TRIKUA ESNATU DA
Ekintzetarako sarrerak salg*i
loraldiafestibala.eus

HAMAIKA LORALDIA FESTALorazain, lagun, lankide, kolaboratzaile eta babesleekin egoteko parada aparta.Atzokoan misioa ond...
18/12/2024

HAMAIKA LORALDIA FESTA
Lorazain, lagun, lankide, kolaboratzaile eta babesleekin egoteko parada aparta.
Atzokoan misioa ondo pasatzea zen eta lortu genuen, bai horixe!

Horrekin batera 2024an zehar Loraldian burututako proiektu eta ekimenen berri eman genuen eta 2025eko Loraldia Festibalaren programazio artistikoa aurkeztu genuen.
Martxoaren 10etik 30era bitartean Bilbon euskal kultura protagonista bilakatuko dugu hamaikagarrenez!

Gaua modu paregabean bukatzeko Ines Osinaga eta bere ahizpen emanaldi izan genuen. Maite zaituztegu!

Eskerrik asko Ugutz, argazkiak egiteagatik.


🌸 HAMAIKA LORALDIA FESTA 🌸Lorazain, babesle, kolaboratzaile eta lagunekin egoteko parada eta aukera paregabea.Datorren a...
13/12/2024

🌸 HAMAIKA LORALDIA FESTA 🌸
Lorazain, babesle, kolaboratzaile eta lagunekin egoteko parada eta aukera paregabea.

Datorren abenduaren 17an Hamaika Loraldia Festa egingo dugu Kafe Antzokian.
Urtean zehar burututako ekimenen berri emango dugu eta Loraldia Festibalaren 11. edizioaren zertzelada nagusiak eskainiko ditugu eta webgune berria estreinatuko dugu.

Lorazaina bazara, animatu zaitez! Posta elektronikoz jaso izan duzu gonbidapenean dituzu oharrak.

Bilboko eta beste zenbait lekutako gazteak (eta ez hain gazteak) bildu ginen atzo Biran, Bidea Bidean Bide ekimenaren ba...
13/12/2024

Bilboko eta beste zenbait lekutako gazteak (eta ez hain gazteak) bildu ginen atzo Biran, Bidea Bidean Bide ekimenaren baitan literatura, bertsolaritza eta musika uztartuz.
Zein leku da gero? honi erantzuna ematen saiatu ziren Aner Euskitze, Maite Sarasola, Aissa Intsausti eta Peru Goioaga.

Anerrek idatzitako testua modu paregabean defendatu zuen, Maitek eta Aissak bertsotan zenbait erronkei erantzuna eman ziotela, etorkizuna irudikatuz. Eta Peruk musika jarri zion guzti horri, bere gitarrarekin.

Zein da euskararen etorkizuna? eta Euskal Herrikoa? Nola irudikatzen dute gazteek etorkizuneko Euskal Herria? Gerora egingo dugu jauzia elkarrekin?



LORALDIA ESKOLA. Proiektuen helburu transbertsalak: BIZIKIDETZAZIkasturte honetan, Zazpi Kantuko zenbait proiektutan, bi...
02/12/2024

LORALDIA ESKOLA. Proiektuen helburu transbertsalak: BIZIKIDETZAZ

Ikasturte honetan, Zazpi Kantuko zenbait proiektutan, bizikidetza hautatu da g*i nagusi.
5.mailako Durangoko San Antonion eta Igorreko Inazio Zubizarretan, Mireia Delgado ped**ogak sortutako gidoi berbera landuko da. Ikasle talde bakoitzak, gidoia bere eginez. Beraz, benetan interesgarria izango da eskola bakoitzaren testuinguru eta faktore ezberdinek, sormen-prozesuan eta emaitzan izan dezaketen eragina ikustea!

⏩ Eta zergatik bizikidetza? Bada, ikasleek sufritzen dituzten bazterketa anitzen erreprodukzioek, berebiziko indarra eta espazioa izaten jarraitzen dute eskola eremuan. Egun gurean, intersekzionalitatearen begiradak beharrezko izaten jarraitzen du eta egun, bazterketa bide berriak eta harrapaezinak zabaltzen ari dira; eskola guztiz zipriztintzen dutenak. Horregatik ikusten dugu horren beharrezko ikasleekin bizikidetza lantzea.

Istorio baten mezu eta gorpuztetik abiatuta: Ahots eta errealitate ezberdinak ezagutaraziz, bazterkeria eta ezjakintasunaren arteko lotura ahulduz, izate ezberdinak aitortuz eta hala, barne munduak babestuz.

Pentsamenduaren inpaktu sakonena beharbada, arte adierazpideen bitartez lortu dezakegu!


Loraldia Plaza Zaratamo-Arrigorriagaren programazioan eguraldiak ez zigun utzi Kresald Dantza konpainiaren Aztarnak eman...
30/11/2024

Loraldia Plaza Zaratamo-Arrigorriagaren programazioan eguraldiak ez zigun utzi Kresald Dantza konpainiaren Aztarnak emanaldia eskaintzea eta gaur sortu da aukera. 🙌

Kresala dantza taldeak gure dantza tradizionala oholtza g*inean jarriko du, berriro ere joera garaikidera moldatzeko aldaketak eginda, dantza eta arte plastikoak uztartzen duen Aztarnak ikuskizunean. 💪

Body art-ak presentzia nabarmena izango du ekitaldian, eta dantza taldeak egindako ikerketa baten ondorioz ekitaldi honek espazio berriak zabalduko dizkio euskal dantzagintzari. 😊



Zerbait urte bere atzetik eta kostata, lortu genuen Benito Lertxundi Loraldira etortzea. 2023ko edizioan martxoaren 18an...
27/11/2024

Zerbait urte bere atzetik eta kostata, lortu genuen Benito Lertxundi Loraldira etortzea.
2023ko edizioan martxoaren 18an parte hartu zuen n.
Betiko gordeko dugun gaua eta gogoratuko dugun kontzertua.

Benito beti dugu presente gure ekintzetan eta zer esan gure bizipenei d**okionez…
Eskerrik asko, maisu handia! Gugan betiko. ❤️
Orain bizitzaz gozatzera…

IRUÑALDIA. 6. eta azken eguna eta ekintza: AI GURE JUANETEAK!Patxo Telleria, Adrián García de los Ojos eta Maider Lopez....
24/11/2024

IRUÑALDIA. 6. eta azken eguna eta ekintza: AI GURE JUANETEAK!
Patxo Telleria, Adrián García de los Ojos eta Maider Lopez.

Lan itzela! Mikel Laboaren abestiak gaur egungo begiradarekin aztertu, txikitu eta berrasmatu ditu Patxo Telleriak.
Hitz jario ikaragarria Telleriaren lana, musikarekin uztartuta.

Gaur egungo begiradatik Laboaren zenbait abesti entzun genituen, egungo testuinguruan kokatuta: “Hegazti errariak”, “Izarren hautsa”, “Bedeinkatua”, Negu hurbila”, “Lili bat”, “O Pello, Pello”, “Haika mutil”, “Baga b**a higa”, “Ihes betea”…



#

IRUÑALDIA. 6. eguna: GELAJAUZIAK, Kukai dantza konpainiaren eskutik.Txiki geratu zen Udaleko plaza berriro ere koreograf...
24/11/2024

IRUÑALDIA. 6. eguna: GELAJAUZIAK, Kukai dantza konpainiaren eskutik.
Txiki geratu zen Udaleko plaza berriro ere koreografia honetaz gozatzera hurbildu zen jende andarekin.

Duela bederatzi urte sortutako lan sarituaren moldaketa da Gelajauziak. Musika eta dantza, gorputzaren mugimendu eta espresio gordinak hurbiletik ikusteko aukera.

Beste behin ere, Kukaiko dantzariak handiak! Eskerrik asko Iruñaldiaren hasierako edizio honetan parte hartzeagatik.



#

Dirección

Bilboa

Teléfono

+34699908063

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Loraldia publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contato La Empresa

Enviar un mensaje a Loraldia:

Videos

Compartir