Sorland Agentzia

Sorland Agentzia Información de contacto, mapa y direcciones, formulario de contacto, horario de apertura, servicios, puntuaciones, fotos, videos y anuncios de Sorland Agentzia, Agencia de comunicación, Txanporta Plaza 4a behea, Abadiano.

🖋 Zerbitzu osoko komunikazio agentzia | Servicios integrales de comunicación
Estrategia | markagintza | digitala | ekoizpena +
📍Abadiño (Bizkaia) 📍Zarautz (Gipuzkoa)

Alemaniako Euroguss 2024 azokan gaude, LEBARIO +GROUP-eko lagunekin batera.Esperientzia aberasgarria bizitzen ari garena...
17/01/2024

Alemaniako Euroguss 2024 azokan gaude, LEBARIO +GROUP-eko lagunekin batera.

Esperientzia aberasgarria bizitzen ari garena!

\\

Nos encontramos en la feria alemana junto a los amigos de Lebario.

¡Enriquecedora experiencia la que estamos viviendo!

Lankide berriak, Bai Euskarari saria, proiektu interesgarriak... urte bat gehiago euskal markak hazten! 🤩
23/12/2023

Lankide berriak, Bai Euskarari saria, proiektu interesgarriak... urte bat gehiago euskal markak hazten! 🤩

Lankide berriak, Bai Euskarari saria, proiektu interesgarriak... urte bat gehiago euskal markak hazten.

Euskaraldia k prentsaurrekoa eskaini zuen atzo. Datorren edizioaren data iragarri zuten: 2025eko maiatzaren 15etik 25era...
15/12/2023

Euskaraldia k prentsaurrekoa eskaini zuen atzo. Datorren edizioaren data iragarri zuten: 2025eko maiatzaren 15etik 25era 📅

Ekimena eraginkorra dela, eta are eraginkorragoa egiteko aldatu dutela udaberrira nabarmendu zuten. 4. edizio ontzeko bidean ere ondoan izango gaituzue 🙂

Sorlandar bidelagun berria dugu, ongi etorri Haizea!Haizea Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien ...
29/11/2023

Sorlandar bidelagun berria dugu, ongi etorri Haizea!

Haizea Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea - Huhezi -ko ikaslea da, eta gure lan taldera batu da. Ikus-entzunezko Komunikazio Graduko ikasleek euren ikasketak eredu -ean egiteko aukera dute eta Haizeak Sorlanden hasi du bere ibilbidea.

Bide polita egingo dugu elkarrekin!🤘

\\

Damos la bienvenida a una nueva Sorlander, ongi etorri Haizea!

Haizea es alumna de la Facultad de Humanidades y Ciencias de la Educación de Mondragon Unibertsitatea - Huhezi y se ha incorporado a nuestro grupo de trabajo. Los alumnos del Grado de Comunicación Audiovisual tienen la oportunidad de cursar sus estudios en el modelo Dual y Haizea ha iniciado su andadura en .

28/11/2023



27/11/2023

Egunkari batek aldi baten kontaduria egiten du. Gertatzen dena ulertzen laguntzen digu. Norberak bere kabuz ezin du munduan gertatzen dena interpretatu. Egunkari batek lagundu egiten digu interpretatzen. Ez dakiguna kontatzen digu. Hitzak jartzen dizkio gaur eta bihar eta etzi, etengabe.

Zertarako eraldatzen eta eguneratzen da berria ?

Irakurleei . Historia txikia egiteko.

Eta hortik abiatuta sortu dugu BERRIAren 20. urteurreneko goiburu nagusia, komunikazio ekintza eta pieza guztiak harilkatu dituena eta aurrerantzean markari lotuta joango dena.

Informazio guztia🤳 https: https://sorland.eus/berria-aldi-hau-kontatzeko/

\\

Un periódico cuenta el relato de un periodo, un momento. Nos ayuda a entender lo que pasa. Uno no puede interpretar por sí mismo lo que ocurre en el mundo. Un periódico nos ayuda a interpretarlo. Nos cuenta lo que no sabemos. Le pone palabras hoy y mañana y pasado, sin parar.¿Para qué se transforma y actualiza BERRIA?

Para contar a los lectores estos tiempos. Para hacer historia.

Y a partir de ahí hemos creado el lema central del 20 aniversario de BERRIA, que ha unido todas las acciones y piezas de comunicación y que irá ligado a la marca de aquí en adelante.

Toda la información🤳 https://sorland.eus/es/berria-para-contar-estos-tiempos/

berria  berria abian da. Produktu berri hau diseinu aldaketa baino askoz haratago doa. Kazetaritza egiteko modu bat da, ...
27/11/2023

berria berria abian da. Produktu berri hau diseinu aldaketa baino askoz haratago doa. Kazetaritza egiteko modu bat da, aitzindaria.

Eta produktu honen lantzamenduari lotuta, babesletza kanpaina bat abiatu dugu, BERRIAk 3.000 babesle behar baititu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.

Kanpaina honen marketing estrategia diseinatu eta piezak sortu ditugu: Spota, irrati-kuina, prentsa intsertzioak, interneteko bannerrak eta sare sozialetarako kontakizun bizi bat osatu dugu.

Ezagutu gehiago proiektuari buruz hemen: https: https://sorland.eus/berria-aldi-hau-kontatzeko/ 🤳

//

El nuevo BERRIA ya está en marcha. Este nuevo producto va mucho más allá del cambio de diseño. Es una forma de hacer periodismo, pionera. Se ha renovado tanto la web como la edición en papel de BERRIA.

Y en relación con la elaboración de este producto, hemos puesto en marcha una campaña de patrocinio, ya que BERRIA necesita 3.000 patrocinadores para contar el pasado y el futuro desde el presente.

Hemos diseñado la estrategia de marketing de esta campaña y hemos creado las siguientes piezas: spot, cuña de radio, inserciones de prensa, banners de internet y hemos elaborado también un relato vivo para las redes sociales.

Descubre más sobre el proyecto aquí: https://sorland.eus/es/berria-para-contar-estos-tiempos/ 🤳

Duela hilabete batzuk ohartu ginen Google bilatzaileak gaztelerazko bertsioa lehenesten zuela euskarazko bertsioaren gai...
22/09/2023

Duela hilabete batzuk ohartu ginen Google bilatzaileak gaztelerazko bertsioa lehenesten zuela euskarazko bertsioaren gainetik. Arazoaz ohartuta eta hau konpontzeko asmotan, Puntueus Fundazioarekin jarri ginen harremanetan. Hauek, azterketa sakon bat jarri zuten martxan ondoren emaitzak Googleri bidaltzeko asmoz.

Puntueus Fundazioak beste zenbait eragilerekin batera egindako lanari esker, arazoa konpondu duela jakin berri dugu hilabete honetan.

Euskarazko edukiak nabarmentasuna berreskuratu du Googleko bilatzailean. Gaztelerazko edukia gailentzen zuen euskararen gainetik, arazoa konpondu da jada.

13/09/2023

Uda ondoren ikasturte berriari ekin diogu Sorlanden, baita Euskal Herriko ikastetxeetan ere.

‘Irakaslearen biziraupenerako kit-a’ ideiatu dugu Iikaselkar|entzat. 📦

\\

Tras el verano hemos comenzado un nuevo curso en Sorland y también en los centros educativos de Euskal Herria.

Hemos creado un kit de supervivencia para el profesorado para Ikaselkar. 📦

Gaur gure lankidea izan den Julen Iglesiasek Mondragon Unibertsitateko Ikus entzunezko Komunikazioa Graduko amaierako la...
06/07/2023

Gaur gure lankidea izan den Julen Iglesiasek Mondragon Unibertsitateko Ikus entzunezko Komunikazioa Graduko amaierako lana aurkeztu du. Bere proiektuan Sorlanden kultura korporatiboa landu du. Plazerra izan da zu bidelagun izatea.
Zorionak egindako lanagatik Julen

Gorka Barruetabeña: "Erosle potentzialari berea den hizkuntzan hitz egiten diogu eta, horrela, emaitzak askoz hobeak dir...
27/06/2023

Gorka Barruetabeña: "Erosle potentzialari berea den hizkuntzan hitz egiten diogu eta, horrela, emaitzak askoz hobeak dira"

Zerbitzu osoko komunikazio agentzia da Sorland. Abadiñon sortu zen, Zarautzen bulegoa zabaldu berri dute eta Euskal Herri osorako zerbitzua eskaintzen dute, euskaratik eta e...

Plazera izan da   ekitaldia ideiatu, landu, zuzendu eta ekoiztea. Zorionak berria, ederra da zuen 20. urteurrenean aldi ...
19/06/2023

Plazera izan da ekitaldia ideiatu, landu, zuzendu eta ekoiztea. Zorionak berria, ederra da zuen 20. urteurrenean aldi hau kontatzeko bidelagun izatea!

📸 Ekaitz Zilarmendi Urrutia

14/06/2023

Euskararen erabilera areagotzeko lan handia egiten ari diren hiru entitate saritu ditugu aurten: Hupi, Errigora eta Sorland. Gaur, ekainak 14, egin da sari banaketa Donostiako Mira...

Txomin Parrillatik TXP-ra. Catering-a eta goi mailako parrilak.Txomin beraren pasio eta grinak bultzatu du negozioaren n...
03/04/2023

Txomin Parrillatik TXP-ra. Catering-a eta goi mailako parrilak.

Txomin beraren pasio eta grinak bultzatu du negozioaren norabide aldaketa hau, eta pasio berarekin burutu dugu guk ere marka estrategia. 🔥

Ezagutu xehetasun guztiak 📲 https://sorland.eus/portfolio/txp-parrilla/

//

De Txomin Parrilla a TXP. Catering para empresas y parrillas de alta gama.

La pasión del mismo Txomin ha impulsado este cambio de rumbo del negocio y con la misma pasión hemos llevado a cabo la estrategia de marca. 🔥

Conoce todos los detalles 📲 https://sorland.eus/es/portfolio/txp-parrilla/

Komunikazioa eta brandinga pausoz pauso egiten dira. Abiapuntutik estrategia eta norabide egokia ezarriz, biderako behar...
16/03/2023

Komunikazioa eta brandinga pausoz pauso egiten dira. Abiapuntutik estrategia eta norabide egokia ezarriz, biderako beharrezko marka baliabideak prestatuz, ekintza plana egunero gauzatuz eta bidea ibiliz. mapa 🗺 👣

\\

La comunicación y el branding se realizan paso a paso. Desde el punto de partida estableciendo la estrategia y la dirección adecuada, preparando recursos necesarios de marca para el camino, la ejecución diaria del plan de acción y el itinerario. 🗺 👣

UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO / EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA -ko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean egon gara b...
14/03/2023

UNIVERSIDAD DEL PAÍS VASCO / EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA -ko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean egon gara bertako ikasleekin sormena lantzen.

Eskerrik asko Estitxu Garai aukeragatik, plazer bat izan da!

Aztertu. Diseinatu. Garatu. Aholkatu. Zabaldu. Ideien zurrunbiloan gure ikuspegia txertatu. Orainetik etorkizuna sortzen...
08/03/2023

Aztertu. Diseinatu. Garatu. Aholkatu. Zabaldu. Ideien zurrunbiloan gure ikuspegia txertatu. Orainetik etorkizuna sortzen.

Laguntza ekonomikoa eta profesionala eskaintzen dizugu, zure enpresaren webgunea eta marketin digitala hobetzeko.Sorland...
13/02/2023

Laguntza ekonomikoa eta profesionala eskaintzen dizugu, zure enpresaren webgunea eta marketin digitala hobetzeko.

Sorland Kit Digitala europar laguntza-programako agente digitalizatzaile da. Programa honen bidez, enpresa txiki eta ertainek (ETE) zein autonomoek 12.000 eurora arteko laguntzak jaso ditzakezue, zuek hautatutako soluzio digitalak erabiliz.

·Webgunea eta Interneteko Presentzia
·E-Commerce edo Online Denda
·Sare Sozialen Aholkularitza
·Presentzia Aurreratua Interneten (SEO)

Informazio guztia webgunean 👉 https://sorland.eus/kit-digitala/

\\

Te ofrecemos ayuda económica y profesional para mejorar la web y el marketing digital de tu empresa.

Sorland es agente digitalizador del programa europeo Kit Digital. Gracias a éste programa las pequeñas y medianas empresas (PYME) y autónomos podéis acceder a ayudas de hasta 12.000 euros, para que optéis por soluciones digitales más eficaces.

·Sitio Web y Presencia en Internet
·E-Commerce o Tienda Online
·Asesoría en Redes Sociales
·Presencia Avanzada en Internet (SEO)

Toda la información en nuestra web 👉 https://sorland.eus/es/kit-digitala/

Sartu gure webgunera azken berrikuntzak ikustera!Zure marka bere hurrengo gailurrera eramateko prest gaude!💻👉https://sor...
06/02/2023

Sartu gure webgunera azken berrikuntzak ikustera!
Zure marka bere hurrengo gailurrera eramateko prest gaude!

💻👉https://sorland.eus

Sorlandeko kideontzat komunikazioa beti da bidaia bat, edo horrela irudikatu nahi dugu guk behintzat. Komunikazioa markak hurrengo geltokira, hurrengo portur...

Eguberriak bizitzeko modu berri bat daukagu: Mari Domingiren Errepublika Magikoa. Añarbitarte baserrian, haurrek antzina...
16/12/2022

Eguberriak bizitzeko modu berri bat daukagu: Mari Domingiren Errepublika Magikoa. Añarbitarte baserrian, haurrek antzinako bizimodua nolakoa zen ezagutuko dute.

Honetarako unibertso magiko bat ideiatu dugu: hasi marka sorkuntzatik, marka kontakizuna eta irudigintzara arte.

Mari Domingiren Errepublika Magikoa baso batean kokatuta d**o, aire librean, eta umeentzat erakargarria eta didaktikoa den ibilbide bat eskaintzen du. Ibilbide hori islatzeko iruditeria sortu dugu.

Badira hamar bat urte   komunikazio agentzia, hasierako diseinugintzatik harago, hainbat zerbitzu eskaintzen hasi zitzai...
15/12/2022

Badira hamar bat urte komunikazio agentzia, hasierako diseinugintzatik harago, hainbat zerbitzu eskaintzen hasi zitzaionetik Gerediaga Elkarteari, Durangoko Azoka indartu eta garatzeko; zehazki, marka estrategia, publizitate sorkuntza eta prentsa bulego zerbitzuak, eta aurtengoan ere halaxe egin dugu.

Aurten, Durangoko Azoka gazteengana hurbiltzea izan dugu helburu eta horretarako 57. edizioa harilkatu duen ideia kreatiboa sortu dugu: ! . Kontzeptu hau irudiz adierazteko bidelagun ezinhobea izan dugu Ruben Ramos.

Euskaraldia : Hitzez eta ekintzez beteriko estrategia.Hasieratik izan da   Euskaraldiaren bidelagun: izengintzaren, irud...
22/11/2022

Euskaraldia : Hitzez eta ekintzez beteriko estrategia.

Hasieratik izan da Euskaraldiaren bidelagun: izengintzaren, irudiaren eta komunikazio planaren sorkuntzan. Hirugarren edizio honetan ere Euskaraldiako arduradunekin aritu gara elkarlanean, ikerketak ondo aztertuz, eta Euskaraldiaren eraginkortasuna hobetzeko neurriak eta diskurtsoa sortzen lagunduz.

20 urtetik gora dira komunikazio arloko   garela, Euskal Herri osoko marka askorentzat eta sorkuntza adierazpide ugarita...
18/11/2022

20 urtetik gora dira komunikazio arloko garela, Euskal Herri osoko marka askorentzat eta sorkuntza adierazpide ugaritako profesionalentzat.

Labetik atera berri dugu 57.   -ren spot-a. Beste urte batez plazerra da proiektu honen parte izatea.
10/11/2022

Labetik atera berri dugu 57. -ren spot-a. Beste urte batez plazerra da proiektu honen parte izatea.

Euskal kulturaren eztanDA!Sorkuntzaren eta jaiaren eztanDA!Durango osotik eta Euskal Herri osorazabalduko den eztanDA!Prest zaude?💥🎉...Ideia kreatiboa eta ...

Sorlanden zero koordenatuak Abadiñon ditugu hasieratik, eta bulego berriaren irekierarekin, Euskal Herriaren erdigune de...
25/10/2022

Sorlanden zero koordenatuak Abadiñon ditugu hasieratik, eta bulego berriaren irekierarekin, Euskal Herriaren erdigune demografikoan lerro bat trazatu nahi izan dugu, Abadiño Zarautzekin lotuz; lanerako ingurune lasaiak eta ederrak biak, landa-gunean bata eta itsasertzean bestea. Lerro horretatik, ordubete baino gutxiagoko tartean dauzkagu Bilbo, Donostia, Gasteiz, Baiona eta Iruñea.

\\

Las coordenadas cero de desde sus inicios están en Abadiño. Con la apertura de la nueva oficina hemos querido trazar una línea en el centro demográfico de Euskal Herria, conectando Abadiño con Zarautz; ambos son entornos de trabajo tranquilos y bellos, uno situado en un entorno rural y el otro cerca del mar. Desde nuestros dos puntos de partida, estamos situados a menos de una hora de Bilbo, Donostia, Gasteiz, Baiona e Iruñea.

Kutxatik at begira laneanHiritik At kooperatiba interdiziplinarra da: arkitektura, hirigintza, ingeniaritza, antropologi...
09/10/2022

Kutxatik at begira lanean
Hiritik At kooperatiba interdiziplinarra da: arkitektura, hirigintza, ingeniaritza, antropologia eta feminismo ikasketak eginiko kideek osatua. Auzo, herri zein herrialde mailako egitasmo berritzaileei eta eraldatzaileei lur bat emateko lan egiten dute.

2013an sortu zuten Hiritik At unibertsitate ikasketetan ez ezik hainbat mugimendu sozialetan elkar ezagutu zuten hamar gaztek. Geroztik, bezeroekiko konpromisoa proiektuen eraginkortasunarekin uztartzen dihardute, bizitzeko lan egitea helburu.

Kooperatiba sortu zutenetik hamarkada bat igaro eta gero, marka lanketan jauzi berri bat egiteko erabakia hartu dute. Guk, Sorland osatzen dugun kideok, hainbat balio partekatzen ditugu eurekin, eta markagintzaz dakigun onena eskainiz lagundu diegu.

Kutxaren kontzeptu bisual laukia oso bat dator Hiritik At kooperatibak eskaintzen dituen arkitektura eta hirigintza zerbitzuekin. Marka nortasun grafikoa, baina, ezin zen kutxa itxi bat izan. Markaren balio-eskaintza bereizgarria irudikatzeko, diseinu grafikoa lantzean ohikotik at ateratzeko ausardia eta dinamismoa behar genuen guk ere.🏗️🚄

Kutxa bat, kutxatik at. Horrelaxe irudikatu dugu marka: ohikotik at dauden arkitektura eta hirigintza zerbitzuak; teknikotik at kokatzen den lan eta elkarlan ikuspegia; Euskal Herria mugatik at begiratzen duen talde interdiziplinarra; eta ordutegitik at eraginkorra izateko enpresa-antolaketa.📦➡️

Marka nortasun berbala lantzeari d**okionez, Hiritik At izena bisualki ere baliatu genuen, kontzeptu grafikoa indartzeko, batetik. Bestetik, marka goiburua herrigintzarekin eta eraldaketarekin lotu nahi izan genuen.🧱

📲Ezagutu informazio guztia https://sorland.eus/hiritik-at/ -en!

//

Mirar y trabajar fuera de la caja

Hiritik At es una cooperativa interdisciplinar: su equipo está formado por profesionales con estudios de arquitectura, urbanismo, ingeniería, antropología y feminismo. Trabajan para que diferentes proyectos innovadores y transformadores tomen tierra.

Fue en el año 2013 cuando diez jóvenes que coincidieron en el ámbito universitario y en movimientos sociales crearon Hiritik At. Desde entonces, conjugan el compromiso con sus clientes con la eficiencia de sus proyectos, con el fin de trabajar para vivir.

Después de una década desde que crearon la cooperativa, han decidido dar un paso en el desarrollo de marca. Quienes formamos Sorland compartimos varios valores con ellos y ellas, y hemos colaborado ofreciendo lo mejor que sabemos sobre branding.
El concepto visual cuadrado de la caja era perfecto para los servicios de arquitectura y urbanismo que ofrece Hiritik At. La identidad gráfica de marca, aún así, no podía basarse una caja cerrada. Para visualizar la oferta de valor diferencial de la marca, nuestro trabajo de diseño gráfico también requería de audacia y dinamismo.🏗️🚄

Una caja fuera de la caja. Es así como hemos simbolizado la marca: servicios de arquitectura y urbanismo fuera de lo común; un visión del trabajo y la colaboración que se sitúa más allá de lo técnico; un equipo intedisciplinar que ve Euskal Herria fuera sin frontera alguna; una organización empresarial para ser eficientes fuera de horarios. 📦➡️

En canto a la identidad verbal de marca, por un lado, reforzamos el concepto gráfico haciendo valer visualmente el nombre Hiritik At. Por otro lado, buscamos que el claim de marca se vinculara al desarrollo territorial y a los proyectos transformadores. 🧱

📲Descubre toda la información en https://sorland.eus/hiritik-at/ !

22/08/2022

Atsedenaren ondoren bueltan gara Sorlandarrak, ideia eta proiektu berriekin.
Laster berri gehiago.

//

Tras el descanso volvemos con nuevas ideas y proyectos.
Pronto más noticias.

Dirección

Txanporta Plaza 4a Behea
Abadiano
48220

Horario de Apertura

Lunes 08:00 - 17:30
Martes 08:00 - 17:30
Miércoles 08:00 - 17:30
Jueves 08:00 - 17:30
Viernes 08:00 - 15:00

Teléfono

+34946810261

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Sorland Agentzia publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contato La Empresa

Enviar un mensaje a Sorland Agentzia:

Videos

Compartir


También te puede interesar