Gure Irratia

Gure Irratia Gure Irratia, Lapurdi hurbileko eta Euskal Herriko informazioa hedatzen duen euskal hedabidea, eta Gure irratia, zure irratia!

40 urte bete ditu Mission Locale egiturak.Frantziar egiturak, zerbitzu publiko lana proposatzen du, gazte batek behar di...
16/12/2024

40 urte bete ditu Mission Locale egiturak.

Frantziar egiturak, zerbitzu publiko lana proposatzen du, gazte batek behar dituen beharrei bere osotasunean erantzuten laguntzen dien egitura da, hasi orientaziotik, paper administratiboetara edo laguntza ekonomikoetara.

▶ [Elkarrizketa] Mailux Zaldunbide 👇

40 urte bete ditu Mission Locale egiturak. Frantziar egiturak, zerbitzu publiko lana proposatzen du, gazte batek behar dituen beharrei bere osotasunean erantzuten laguntzen dien egitura da, hasi orientaziotik, paper administratiboetara edo laguntza ekonomikoetara. Mailux Zaldunbide lekuko Mission Lo...

📌Indarkeriaren Oi(h)artzunak dokumentala aurkeztuko dute abenduaren 10ean, asteartez Baionan, Atalante zinegelan 20:45ea...
10/12/2024

📌Indarkeriaren Oi(h)artzunak dokumentala aurkeztuko dute abenduaren 10ean, asteartez Baionan, Atalante zinegelan 20:45ean.

Oiartzungo medikuaren tortura kasua, edota honen heriotza bere alabaren ikuspegitik kondatua proposatzen dute Amaia Merino eta Ander Iriarte film egileek.

Tamara Muruetagoienaren bizi ibilbidea segitzen dugu, berak kondaturik. Erdigunean den gaia, edo pertsona, bere aita zena delarik: Esteban Muruetagoiena. 1982an 9 egunez atxiloaldian eta inkomunikatuta atxiki, eta torturatu zuten. Askatu ta hiru egunetara hil zen.

▶ [Elkarrizketa] Amaia Merino 👇

Indarkeriaren Oi(h)artzunak dokumental berria aurkeztuko dute abenduaren 10ean, asteartez Baionan, Atalante zinegelan 20:45ean. Oiartzungo medikuaren tortura kasua, edota honen heriotza bere alabaren ikuspegitik kondatua proposatzen dute Amaia Merino eta Ander Iriarte film egileek.Tamara Muruetagoie...

Amaia Carrere ilustratzaile lapurtarrak, bere lehen euskarazko komikia argitaratu du.🚀Estralurtar xiberotarrak dituen is...
09/12/2024

Amaia Carrere ilustratzaile lapurtarrak, bere lehen euskarazko komikia argitaratu du.

🚀Estralurtar xiberotarrak dituen istorioa, umore absurdo kosmikoz osatu komikia da, Ilunabar. Komiki umoristikoak eta gazteentzako lan gehiago sortzea luke helburu.

▶ [Elkarrizketa] Amaia Carrere 👇

Amaia Carrere ilustratzaile lapurtarrak, bere lehen euskarazko komikia argitaratu du.Frantsesez atera zuena duela zonbait hilabete, komiki festibal batentzat, euskaraz atera du urrian. Estralurtar xiberotarrak dituen istorioa, umore absurdo kosmikoz osatu komikia da, Ilunabar.Badu kasik hiru urte il...

Kantu herrikoia zertan da? Galdera hau, Arteen Artean ekimenaren baitan, antolatu mahainguruaren abiapundua izan zen aza...
06/12/2024

Kantu herrikoia zertan da? Galdera hau, Arteen Artean ekimenaren baitan, antolatu mahainguruaren abiapundua izan zen azaroaren 29an, Baionako kontserbatorioan.

Johañe Etxebest, Euskal kultur erakundea - Institut culturel basqueren zuzendaria eta Mikel Erramouspe animatzaile, Maitesa Accoceberry, Philippe Albor, Claudine Arhancet, Gotzon Barandiaran, Alaia Cachenaut, Pascal Caumont, Olatz Idoate eta Karlos Aizpuruaren lekukotasunekin.

▶ [erreportaia] Johañe Etxebest, Alaia Cachenaut, Gotzon Barandiaran eta Karlos Aizpuruarekin👇

Kantu herrikoia zertan da? Galdera hau, Arteen Artean ekimenaren baitan, antolatu mahainguruaren abiapundua izan zen azaroaren 29an, Baionako kontserbatorioan. Johañe Etxebest, Euskal Kultur Erakundearen zuzendaria eta Mikel Erramouspe animatzaile, Maitesa Accoceberry, Philippe Albor, Claudine Arha...

04/12/2024

Auxtin Zamora senpertarra izan dugu gomita asteazken goiz honetan Gure Irratian.

Hatsaren Poesiaren sortzaile, olerkari, argazkilari, artistak bere azken lana aipatu digu. Senpereko etxe gehienen itzulia egin du, hauen izen, helbide, datu geografikoak biltzeko. Lan hau eta 26. Hatsaren poesia bilduma aurkeztuko ditu Durangoko azokan.

▶[Asteazkeneko Gomita] Auxtin Zamora : https://labur.eus/2AyhE

Ikas euskal pedagogia zerbitzuaren aktualitateaz hitz egin dugu, urte bukaera honetan Durangoko azokan izango baitira. E...
04/12/2024

Ikas euskal pedagogia zerbitzuaren aktualitateaz hitz egin dugu, urte bukaera honetan Durangoko azokan izango baitira. Eta eguberri hurbiltzen delarik beste merkatu batzutan ere izango dira aurtengo ekoizpenekin, bainan beste proposamen ainitz ere haur literaturan.

▶ [Kronika] Fred Larrondo 👇

Ikas pedagogia zerbitzuan, aldi honetan Fred larrondorekin ukan du hitzordua Arantxa Idiederrek.Ikasen aktualitateaz hitz egiteko, urte bukaera honetan Durangoko azokan izango baitira. Eta eguberri hurbiltzen delarik beste merkatu batzutan ere izango dira aurtengo ekoizpenekin, bainan beste proposam...

📍 “Haurrak euskaraz loratzen lagundu, gurasoen tokia, rola eta galderak” lemapean Euskararen Nazioarteko egunaren kari m...
03/12/2024

📍 “Haurrak euskaraz loratzen lagundu, gurasoen tokia, rola eta galderak” lemapean Euskararen Nazioarteko egunaren kari mintzaldi trukaketa bat izanen da Bernat Etxepare lizeoan Baionan 19:30tan.

Plazara kooperatiba gomitatu dute Estitxu Robles Kolegioa|ko “Euskaraz Bizi” batzordeko kideek.

▶ [Elkarrizketa] Maider Arrosagarai 👇

“Haurrak euskaraz loratzen lagundu, gurasoen tokia, rola eta galderak” lemapean Euskararen Nazioarteko egunaren kari mintzaldi trukaketa bat izanen da Etxepare lizeoan Baionan 19:30tan.Plazara kooperatibako Xan Aire eta Irati Fernandez gomitatu dituzte Oihana ikastolako, eta Estitxu Robles koleg...

Urruñako Merkataritza eta Ofizialegoaren astearekin segitzen dugu  📍 3.kronika : Eusko monetaz : Amaia Baltazar📍 4.kroni...
29/11/2024

Urruñako Merkataritza eta Ofizialegoaren astearekin segitzen dugu

📍 3.kronika : Eusko monetaz : Amaia Baltazar
📍 4.kronika : XAIA 100 URTE ostatuaz : Beñat Elizondo
📍 5.kronika : LAU AUTO garajeaz : Jon Uhalde

▶ [kronikak] ENTZUN 👇

Urruñako Urruñako Merkataritza eta Ofizialegoaren astearekin segitzen dugu, eta hasteko Euskal Monetari buruzko asteazkeneko hitzaldia aitzin, Amaia Baltazarrekin hitz egin genuen. 114 kide partikular dira Urruñan Euskoa erabiltzen dutenak, eta 33 kide profesional, baita Urruñako herriko etxea e...

Arrokagarai Ikastolak ere bere eguberriko merkatua antolatuko du igandean, abenduaren 1ean Itsasun. Saltzaile desberdina...
29/11/2024

Arrokagarai Ikastolak ere bere eguberriko merkatua antolatuko du igandean, abenduaren 1ean Itsasun. Saltzaile desberdinak izanen dira, baita animazioak ere haurrentzat.

▶ [Elkarrizketa] Eztitxu Mailharrancin 👇

Arrokagarai ikastolak ere bere eguberriko merkatua antolatuko du igandean, abenduaren 1ean Itsasun. Saltzaile desberdinak izanen dira, baita animazioak ere haurrentzat.Parada eguberriko oparien egiteko eta Olentzero laguntzeko, Eztitxu Mailharrancin burasoak erran digun bezala.

27/11/2024

Urruñako Herriak, bere komertsantak eta ofizialeak nahi izan ditu lagundu eta goraipatu aste berezi baten bidez: Merkataritza eta ofizialegoaren astean sartu du Urruña, herriko etxeak.

Mikela Forestier arduratzen da gaiaz herriko etxean. Parada bere bizi ibilbideaz hitz egiteko ere, tartean dantza.

▶ [Asteazkeneko Gomita] Mikela Forestier : https://labur.eus/dcg45

Gauaren Atzekaldean eleberria 1982an argitaratu zuen Manex Erdozaintzi-Etxart oztibartarrak.1984an zendu zen idazle baxe...
26/11/2024

Gauaren Atzekaldean eleberria 1982an argitaratu zuen Manex Erdozaintzi-Etxart oztibartarrak.

1984an zendu zen idazle baxenafarra, Ibarlan sortu zen 1934 urtean. Olerki ainitz idatzi zituen, kantu bilakatuak ere bainan eleberria dugu aipatu.

▶ [Kronika] Nora Arbelbide 👇

Gauaren Atzekaldean eleberria 1982an argitaratu zuen Manex Erdozaintzi-Etxart oztibartarrak.1984an zendu zen idazle baxenafarra, Ibarlan sortu zen 1934 urtean; frailea zena eta politikan inplikatua, literatura edukinei esker dugu gehiago ezagutzen.Olerki ainitz idatzi zituen, kantu bilakatuak ere ba...

 Azaroaren 25etik 30era, Urruñako Merkataritza eta Ofizialegoaren astea antolatzen du herriko etxeak, Gure irratiarekin ...
26/11/2024


Azaroaren 25etik 30era, Urruñako Merkataritza eta Ofizialegoaren astea antolatzen du herriko etxeak, Gure irratiarekin partaidetzan. Astelehenean hasita, egunero proposatzen dizkizuegu kronika bereziak goizean 9:45ean eta arratsaldez 18.45ean.

📍 1.kronikan, Waaz komunikazio agentziako Emile Negelouak, aipatu digu animatuko duen tailerra; ostegunean 18:00tan : Nire errentagarritasuna emendatu digitalari esker.

📍 2.kronikan Filipe Aramendi auzapezarekin ere hitz egin dugu.
Herriko etxeak ere, lekuko komertzioen baloratzeko lanetan bere rola duela uste baitu antolatzen du aste hau.

▶ [kronikak] ENTZUN 👇

Ville d'Urrugne - compte officiel

Azaroaren 25etik 30era, Urruñako Merkataritza eta Ofizialegoaren astea antolatzen du herriko etxeak, Gure irratiarekin partaidetzan. Astelehenean hasita, egunero proposatzen dizkizuegu kronika bereziak goizean 9:45ean eta arratsaldez 18.45ean. Lehen kronikan astelehenean, Waaz komunikazio agentziar...

Familien segipena eta laguntzea, txostenak muntatzea, dirua biltzea eta sentsibilizazioa, hori dena da Integrazio Batzor...
22/11/2024

Familien segipena eta laguntzea, txostenak muntatzea, dirua biltzea eta sentsibilizazioa, hori dena da Integrazio Batzordea elkartearen lana.

Diruztatze misioa betetzeko, momentu honetan eguberriko izai salmenta egiten du, azaroaren 25a aitzin manatu behar direnak.

▶[Elkarrizketa] Gisèle Etxeberri 👇

Familien segipena eta laguntzea, txostenak muntatzea, dirua biltzea eta sentsibilizazioa, hori dena da Integrazio Batzordea elkartearen lana. Diruztatze misioa betetzeko, momentu honetan eguberriko izai salmenta egiten du. Bainan behar ekonomikoak handiak ditu elkarteak. Bada orain hiru urte Frantzi...

OTE LOREk bere 40 urteak ospatzen segitzen du urte bukaera honetan, eta kontzertu bat proposatzen du larunbatean azaroar...
21/11/2024

OTE LOREk bere 40 urteak ospatzen segitzen du urte bukaera honetan, eta kontzertu bat proposatzen du larunbatean azaroaren 23an, bainan bere inguruko gazteek antolatua.

Bloñ, Mugan eta Punttu Kakotx ariko dira herriko gelan.

▶ [Elkarrizketa] Ainhoa eta Xumai Gorostiaga Irigoien eta Oihane Irigoien 👇

Ote lorek bere 40 urteak ospatzen segitzen du urte bukaera honetan, eta kontzertu bat proposatzen du larunbatean azaroaren 23an, bainan bere inguruko gazteek antolatua. Bloñ, Mugan eta Punttu Kakotx ariko dira herriko gelan.Ainhoa eta Xumai Gorostiaga Irigoien eta Oihane Irigoien, gaualdiko antolat...

21/11/2024

Txaptrax, txalaparta, musika elektronikoa ta teknoa nahasten dituen talde berria da. Joan den martxoan sortu berri den taldeak, abenduan grabatuko ditu bere lehen konposaketak.

📍Azaroaren 22an, Ttattola Gaztetxean Hazparnen joko dute 9tan Zinegin Festibala kari.

▶ [Elkarrizketa] Peio Erramuzpe eta Txomin Dhers : https://labur.eus/LKSux

20/11/2024

Filgi Claverie izan dugu gomita astezken honetan.

Kultura arloan, egitura desberdinen sortze edo garapenean parte hartu du: Eihartzea kultur etxea, Euskal Kultur Erakundea, Seaska, Biarritz Culture, Maitaldia, Dantzaz konpainia edota Errobi lurralde eremuko kultura zuzendari gisa ere.

📍 Baina Filgi Claverieren aktualitatea erretretan sartu denetik, Hazkurri Bankuan laguntzaile dela orain. Urtero bezala garai honetan, azaroaren 22, 23 eta 24an Frantzia mailan janari eta oinarrizko produktuen bilketa asteburua da.

▶ [Asteazkeneko Gomita] Filgi Claverie : https://labur.eus/fWIAI

Itsasun ohitura zen denboran gaualdiak antolatzea, kantari, antzerkilariekin, jateko eta edatekoa eskainiz. Usaia onak m...
20/11/2024

Itsasun ohitura zen denboran gaualdiak antolatzea, kantari, antzerkilariekin, jateko eta edatekoa eskainiz. Usaia onak mantendu nahian Arrokagarai Ikastolak Kabaret gaualdia proposatzen du larunbatean.

📌Kasu izen emaiteak azaroaren 20an (gaur) bukatzen dira: [email protected]

▶[Elkarrizketa] Jokin Irungarai 👇

Itsasun ohitura zen denboran gaualdiak antolatzea, kantari, antzerkilariekin, jateko eta edatekoa eskainiz. Usaia onak mantendu nahian, Arrokagarai ikastolako “euskaraz bizi” taldeak berriz bultzatu nahi izan du Kabaret gaualdia.Azaroaren 23an, larunbatean Itsasuko Gaztetxea deitu gelan gaueko 7...

20/11/2024

Laurent eta Mirentxu Apeztegi Arbonako senar-emazteak entzunarazi dizkigu hilabete honetan Terexa Lekunberri kronikariak.

Laurent arbonarra sortzez, eta Mirentxu hortik hurbil bainan mugaz bestealdean Amaiurkoa da. Arbonaren aldatzea, etxaldeen galtzeaz, laborari seme ezkongabeez eta Amaiurtik Arbonara heltzean, kanpotiar izaitetik "herritartua" sentitzea aipagai besteak beste.

▶ [kronika] Terexa Lekunberri : https://labur.eus/8II0c

Adresse

Landagoyen, Zuraideko Bidea
Ustaritz
64480

Site Web

https://www.helloasso.com/associations/entzun-ikus/formulaires/1

Notifications

Soyez le premier à savoir et laissez-nous vous envoyer un courriel lorsque Gure Irratia publie des nouvelles et des promotions. Votre adresse e-mail ne sera pas utilisée à d'autres fins, et vous pouvez vous désabonner à tout moment.

Contacter L'entreprise

Envoyer un message à Gure Irratia:

Vidéos

Partager

Gure Irratia

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.


Autres entreprises de médias à Ustaritz

Voir Toutes