Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako musika proiektuak bultzatzea bilatzen duen lehiaketa bat da, talde eta bakarlariei zuzendua, eta sarien aldetik, musika alorrean aktiboan dauden profesionalekin material berria grabatzea, produzitzea eta masterizazioa egitea eskaintzen da, eta baita ere Bizkaiko aretorik garrantzitsuenetako batean nahiz MAZ Basauri fastibalean parte hartzeko aukera eskain
tzen da. Basauriko Udalak antolatu du (hemendik aurrera “Antolakundea”), eta laguntzaile izan ditu Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaz gain. antolatzen duenak 2022ko maiatzaren 12tik 2022ko uztailaren 12ra arte onartuko ditu izen emateak. Epaimahaiak sei talde finalista hautatuko ditu, zuzenean, Basauriko Sozial Antzokian parte har dezaten azaroaren 19an, larunbata. Zuzenekoen ondoren, epaimahaiak lehiaketaren irabazle zein talde izan diren erabakiko du.
1 SARIAK
Rockein!-ek eskaintzen dituen sariak honako hauek dira:
TALDE IRABAZLEA;
- EP profesional bat grabatu, ekoiztu eta masterizatu Bilboko El Tigre Estudioan.
- EP-aren diseinua eta 500 kopien edizioa.
- Bideoklip profesional bat grabatu eta ekoiztu.
- Kontzertua Bizkaiko areto garrantzitsuenetako batean nahiz MAZ Basauri festibalean parte hartzea. TALDE LOKAL ONENA:
- Kontzertua Bizkaiko areto garrantzitsuenetako batean nahiz MAZ Basauri festibalean parte hartzea. EUSKARAZKO TALDERIK ONENA:
- Abesti baten grabaketa eta ekoizpena Bilboko El Tigre Estudioan.
- Kontzertua Bizkaiko areto garrantzitsuenetako batean nahiz MAZ Basauri festibalean parte hartzea. ESKARABILERA SARIA:
- Kontzertua Bizkaiko areto garrantzitsuenetako batean nahiz MAZ Basauri festibalean parte hartzea. Epaimahaiak edozein sari huts deklara lezake. Sariak ezin dira metatu, eta beraz, talde bakar batek ezingo ditu bi irabazi. Sarituriko taldeek konpromezua hartzen dute antolakuntzak finkaturiko epeak eta gestiorako baldintzak betetzeko material berrien gauzatze prozesuan.
2 BALDINTZAK
Lehiaketan, hurrengo baldintza hauek betetzen dituzten talde guztiak eman ahalko dute izena:
- Parte hartuko duen taldeak, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan edo Nafarroan jaiotako edo egoitza bertan duen kide bat izan behar du.
- Kideek 16 urtetik gora izan behar dute.
- Izena emateko unean, ez dezatela disko bat baino gehiago eduki editatuta (LP), hori diskografia kontratu baten menpe egon ala ez.
- Abestiak originalak izan daitezela. Antolatzaileek horrela eskatuz gero, horren egile izatea frogatu beharko da.
- Musika estilo guztiak onartzen dira.
- «Eskarabilera saria» sailean aurkeztu ahal izateko gutxienez ere taldearen %50-a emakumez osatua behar du egon.
- Aurreko urteetan saritu izandako taldeek ere parte hartzeko aukera izango dute baina hauek, ez dute sari bera errepikatzeko aukerarik izango. Antolakundeak, Lehiaketako edozein fasetan, lehiaketako oinarrietan ezarrietako baldintzak betetzen ez dituzten taldeak lehiaketatik kanpo utziko ditu.
3 IZEN EMATEAK
Lehiaketarako izena eman nahi duten taldeek inskripzio-orria bete beharko dute (hori hemen aurkituko duzue: basauri.net eta facebook/rockein), eta 2022ko maiatzaren 12tik uztailaren 12ra bitartean hurrengo helbide elektroniko honetara bidali: [email protected]. Honekin batera, honako dokumentuak aurkeztu beharko dira:
- 3 abesti mp3 formatuan.
- Taldearen argazki bat jpg formatuan.
- Taldearen deskripzioa eta historia doc, docx edo pdf formatuan.
- Taldekideen errolda-agiriaren nahiz NAN fotokopia, EAE-ko edo Nafarroako bere jatorria egiaztatzeko helburuz. Gutxienez kide bat hurrengo udalerriren batean erroldaturik duten taldeek TALDE LOKAL ONENAREN sailean aurkeztu ahal izango dira. Beharrezkoa izango da jatorria NAN-aren edo erroldako egiaztagiriaren fotokopiarekin frogatzea, izena emateko orrialdearekin batera aurkeztuko dena:
- Basauri
- Arrigorriaga
- Galdakao
- Laudio
Izena emateko orria eta goian adierazitako dokumentuak eskuz entregatu ahal izango dira, edo bestela, posta bidez Zirt Zart Bulegoko instalazioetara (harrera ordutegia; astearteak, asteazkenak eta ostiralak 9:00etatik 14:00etara, eta astelehenetik ostegunera 16:00etatik 19:30era bitartean) hurrengo helbide honetan: Basozelaiko Gizarte Etxea – Basozelai kalea 11 – P.K. 48970 – Basauri (Bizkaia)
Eskatzen diren datu pertsonalak Datu pertsonalen Babeserako lege-arautegian ezarrita bezala erabiliko dira. Ildo horretan adierazten dizugu ezen, zure datu pertsonalak fitxategi batean sartuko ditugula. Datu horien erabilerak izango duen helburua, lehiaketaren gainean taldeari, informazio jakingarria ematea da. Taldeak datu pertsonaletara sartu, zuzendu, baliogabetu eta aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango du, Antolakundeari idatziz horrela eskatuta. Lehiaketatik kanpo geratuko dira edukiagatik, hizkeragatik edo mezuagatik sexu diskriminazioa bultza, edo iraingarriak izan, sentsibilitatea zauritu edo hirugarren pertsonen eskubideak bortxa ditzaketen proposamenak. Antolamenduak beretzat gordetzen du izen emateak birkalifikatzeko eskubidea, hori egitea egoki ikusiko balu.
4 LEHIAKETAKO EPAIMAHAIA
Epaimahaia musika alorreko profesionalez, prentsa eta irratiko musika profesionalez, eta lehiaketako antolatzaileen ordezkariez osatuta egongo da
5 TALDEEN HAUTAKETA, AMAIERAKO KONTZERTUA ETA EPAIMAHAIREN ERABAKIA
Izena emandako banda guztien artean, epaimahaiak horietako sei hautatuko ditu, Basauriko Social Antzokian zuzenean parte har dezaten 2022ko azaroaren 19an, larunbata. Horietako hiruk TALDE IRABAZLEA izateko lehian arituko dira, eta beste hirurek TALDE LOKAL ONENAREN saria jasotzeko. Antolatzailearen irizpideen arabera, banaketa hori aldatu ahal izango da. Kontzertuaren ondoren, epaimahaiak emandako erabakiaren berri emango da. Kontzertuan zuzenean parte hartuko duten taldeetako kideak, eta inskripzioan agertzen direnak, berak izan behar dute. Kideren baten aldaketa halabeharrezko arrazoiengatik zuritua egon behar du, eta antolakundeak baimendua izan behar du. Edozein kasutan, ordezkoak Oinarri hauetan jasotako baldintzak bete behar ditu.
6 JABETZA INTELEKTUALEKO ESKUBIDEAK ETA BAIMENTZEAK
Azken faseari hasiera eman aurretik, beren abestiak jabetza intelektualeko eskubideak babesten dituen erakunderen batean erregistraturik dauzkaten sailkatutako bandek Lehiaketako antolatzaileei jakinarazi behar diete. Hori, parte hartzaileen eskubideak babesteko helburuz, eskatzen da. Parte hartzaileek Antolakundeari baimena ematen diote Lehiaketan parte hartzearren sortutako musika eta irudiak, helburu komertzialik gabe, zabaltzeko.
7 ANTOLAKUNDEARI BURUZ
Antolakundeak bere gain hartzen du, lehiaketa hobeto garatzeko helburuz, oinarri hauek aldatzeko eskubidea. Lehiaketaren antolakundeak ez du ardurarik hartzen parte hartzaileek bidali ditzaketen gaien gainean, baldin eta horiek hirugarrenen egile-eskubideak bortxatuko balituzte; erreklamaziorik egongo balitz parte hartzaileak izango dira arduradun bakarrak.
8 OINARRIAK ONARTZEA
Lehiaketan parte hartzeak Oinarri guztiak bere osotasunean onartzea suposatzen du izena emandako kide bakoitzarentzat. ARGIBIDE GEHIAGORAKO:
Basauriko Udala - Zirt Zart Gazte Bulegoa
-Telf : 944 666 430
-Emaila: [email protected]
-Web: basauri.net
-Sare Sozialak:
-Facebook: facebook.com/rockein
-Twitter: